San Martin baseliza (Askizu)
San Martin baseliza edo Askizuko San Martin baseliza Gipuzkoako Getaria udalerriko Askizu auzoan dagoen baseliza bat da. Mahastiz inguratua dago, Urola ibaiaren bokalea ikusgai dagoen mendi kasko batean, Zumaia eta Getaria artean. Bertatik Kostaldeko Done Jakue bidea igarotzen da.
San Martin baseliza | |
---|---|
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Getaria |
Koordenatuak | 43°18′11″N 2°13′48″W / 43.30312°N 2.22988°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XV. mendea |
Erlijioa | katolizismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
18 | |
Tourseko San Martini eskainita dago, Donejakue bideko ohiko saindu bati. UNESCOren Gizateriaren Ondarearen zatia da, Donejakue bidearen parte denez.
-
San Martin elizaren ekialdeko ataria.
-
Baselizaren atzealdea, hegoaldea.
Arkitektura
aldatuGipuzkoako baserri edo landa giroko eraikin gotiko (landatar gotikoa) garrantzitsuenetakoa da, lurralde guztian estilo honetan eraiki zen lehenbiziko eraikina izan zelarik.
Tenpluaren hormaburuan jatorrizko elizaren absidearen aztarnak oraindik ikusgai daude, bertan antzinako gotiko estiloko leihate geminatuak daude.
Gaur egungo eraikina XV. mendearen amaiera eta XVI. mendearen hasierakoa da, gotiko berantiar estiloan egina, baina eraikinean burututako lan arkeologikoek antzinako absidearen aztarnak XIII. mendekoak direla frogatu dute.
Aipatzekoa portada nagusia, arkibolta lisoekin eta apainketa begetal soilekin apaindua baita ere ganga ojibalak bere habearte bakarrean.
Indusketa arkeologikoak
aldatuAipaturiko lan arkeologiko horiek, gainera, nekropoli bat aurkitu zuten gaur egun egungo tenplu barru eta kanpo aldean kokatua eta bertan XI. eta XIV. mende arteko harlauza hilobiak. Ala ere, aurkikuntza nagusiena lurreko harearrian moldatutako hilobi antropomorfoak zituen VI. mendeko hil kapera baten arrastoak dira[1]. Horiek dira Gipuzkoan aurkitutako tenplu eta ehorzketa kristauen aztarnak zaharrenak[2][3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Sarasola Etxegoien, Nerea. (2010). «El poblamiento medieval de Gipuzkoa Revisión crítica del registro arqueológico» MUNIBE (Antropologia-Arkeologia) (Donostia: Aranzadi) 61: 339-393. ISSN 1132-2217..
- ↑ San Martin de Askizu Parrokia. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
- ↑ «36. Askizuko herrixka (Getaria). Kostaldeko Bidea. Done Jakue bidea» www.euskadi.eus 2019-12-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).