San Andres eliza (Zarikiegi)

Donejakue bideko eraikina Zizurren

San Andres eliza Nafarroako Zizur Zendea udalerriko Zarikiegi kontzejuan dagoen eliza katoliko bat da.

San Andres eliza
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Nafar bidea Nafar bidea
San Andres elizaren irudia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaZizur zendea eta Zarikiegi
Koordenatuak42°45′N 1°43′W / 42.75°N 1.72°W / 42.75; -1.72
Map
Arkitektura
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-331
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
331
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Kokalekua aldatu

Gendulaindik datorren Zarikiegiko herrigunearen ipar-ekialdeko sarbidean dago, Done Jakue Bidea kalean.

Historia aldatu

XII. mendearen erdialdean eraiki zen. Erdi Arotik gaur egun arte Done Jakue Bidea burutzen duten erromesen pasabidea da.

Eraikina aldatu

Jatorriz erromanikoa zen baina estilo horretatik gaurdaino iritsi den atal bakarra ataria da, honen kapitelak landare gaiez apainduak daude, eta tinpanoan nahiko kaltetua dagoen krismon handi bat du. Nabe bakarra eta ganga gurutzeduna duen tenplua da, eta oinean dorre laukizuzena du.

Barnealdea, erretaula nagusia erromanista da eta XVII. mendearen lehenbiziko erdialdean egina.

Ikus, gainera aldatu

Irudi galeria aldatu

Kanpo estekak aldatu