Sammallahdenmäki1
UNESCOren gizateriaren ondarea

36 tumulu dira.

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv, vi
Erreferentzia 579
Kokalekua
 Finlandia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Koordenatuak 61°07′10″N 21°46′30″E / 61.11944°N 21.77500°E / 61.11944; 21.77500
Izen ematea 1999 (XXIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Sammallahdenmäki Lappi herrian, Satakunta lurradean, Finlandiako hegomendebaldean dagoen ehortze-lekua da. Bertan, granitoz altxatutako 36 ehortze-multzoak aurkitu dira Kronologikoki Brontze Arokoa da, K.a. 1500 eta K.a. 500 urtekoak dira. 1999ko abenduaren 1an Unescok Gizateriaren ondarearen zerrendan sartu zuen Sammallahdenmäki, horretan Finladiako lehenengo aztarnategi arkeologikoa izanik.[1] Tumulo hauek sortu zituzten kultureei buruz oso informazio gutxi dago; Sammallahdenmäkikoa garrantzitsuenetariko bat da.

Kokapena aldatu

Lurperatzeak egin ziren garaietan lekua itsasotik oso gertu zegoen. Mugimendu isostatikoek Botniako golkoaren urak atzera eraman dute eta gaur egun itsasoa 15 kilometrotan dago.

Aurkikuntza aldatu

Garai modernoetan tumulu horien lehenengo aipamen 1878koa da. Horietako lau 1891an Volter Högman arkeologoak aztertu zituen, tartean Kirkonlaattia elizaren lurra, 16m.X 19m.ko angeluzuzeneko itxurakoa.

 
Sammallahdenmäki.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu