Samira Said

Samira Said (arabieraz: سميرة سعيد‎‎) (Rabat, 1958ko urtarrilaren 10a) Marokon jaiotako pop abeslari marokoar-egiptoarra da[1]. Musika arabiarra poparekin uztartzeagatik txalotua eta kritikatua izan da[2].

Samira Said
Beirut International Awards Festivals (BIAF) honored Samira Said in 2011.jpg
Bizitza
Jaiotza Rabat1958ko urtarrilaren 10a (63 urte)
Herrialdea  Maroko
 Egipto
Lehen hizkuntza marokoar arabiera
Familia
Ezkontidea(k) Hani Mehanna (en) Itzuli  (1988 -  1994)
Hezkuntza
Hizkuntzak arabiera
marokoar arabiera
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta aktorea
Genero artistikoa Arabiar musika
Musika instrumentua gitarra
ahotsa
Diskoetxea Mazzika (en) Itzuli
Rotana Records (en) Itzuli

samirasaid.net
IMDB: nm1485878 Facebook: SamiraSaid Twitter: samirasaid Instagram: samirasaid Youtube: UCo3_H3VNVSvmixcNFRXY1Cg TikTok: samirasaid Spotify: 5zHWEsVHtXWQRxPqwJdUYD Musicbrainz: b3a933d1-70b0-4905-a9a2-54a267b0f534 Songkick: 20435 Edit the value on Wikidata
Samira Said, 2005ean.

BiografiaAldatu

Samira Said Rabaten jaio zen 1958an. Bederatzi urte zituela Marokoko telebistako Mawaheb musika sioak deskubritua izan zen[1] eta handik gutxira Egiptora bizitzera joan zen familia, horrela mundu arabiar guztian ezagun bihurtu zen hurrengo urteetan.

Abesti gehienak arabieraren egiptoko dialketoan grabatu baditu ere gutxi batzuk marokoar dialektoan kantatzen ditu. 1977tik Kairon bizi da[2] eta 1980 urtean Maroko ordezkatu zuen Eurovision lehiaketan, Egipton jadanik ezaguna zen Bitaqat Hub abestiarekin[1]. Ordurako jadanik hiru disko argitaratuak zituen.

1980 eta 1990 hamarkadetan disko ugari atera zituen, urte batzutan hiru eta 1986an lau ere bai. Egipton arrakasta handia lortu zuten abesti pila bat Samirak eginak dira, hala nola: "Ben Leef" ("bizitzaren zirkulua"), "Sayidati Sadati" ("emakumeak eta gizonak"), "Malich Enwan" ("gertu zaudenean") and "Akher Hawa" ("azken maitasuna"). Mohamed El Mougi konposatzailearekin ere lan egin zuen eta Saaktob Ismak Ala Arrimal ("zure izena idatziko dut hareatan") filmean abestu eta aktore lanak egin zituen.

2000 urtean "Lilah Habibi" ("gau bat, maitea") abestiarekin egindako bideoklipa[3] mundu arabiarreko onena aukeratua izan zen Kairoko Arabiar Musika Jaialdian eta Youm Wara Youm diskoak 2003an Ekialde Hurbileko diskorik salduenaren saria eskuratu zuen World Music Awards sarietan[4]. Urte berean BBC-k munduko musiken saria eman zion eta Ekialde Hurbileko abeslari onena izendatu zuen[5].

2009 urtean 100.000 ikusleren aurrean eman zuen kontzertua Agadirren, Marokon[6].

Samira Saidek 60 milioi kopia saldu ditu eta Awweeni Beek diskoa Ekialde Hurbilean inoiz egin den diskorik arrakastatsuena izan da, 10 milioi kopia saldu baititu[7].

AktibismoaAldatu

2006an Frantziako inmigrante-auzoetan izan ziren istiluen ondoren erlijio desberdinetako jendearen arteko elkartasuna bultzatzeko kontzertuak eman zituen[8].

DiskografiaAldatu

  • El hob elli ana a'aycheh (1975)
  • Bitaqat Hub (1977)
  • Ben Lif (1979)
  • Hikaya (1981)
  • Allemnah el Hob (1982)
  • Ketr al Kalam (1983)
  • Methaya'li (1984)
  • Lilet el Ouns (1984)
  • Ya Damaiti Haddi (1984)
  • Ehki ya Shehrazade (1985)
  • Youm akablak Fih (1985)
  • Ech gab li gab (1985)
  • Amrak ajib en (1986)
  • Ana walla anta (1986)
  • Moch hatnazel a'anak (1986)
  • Sibak (1986)
  • Ya ebn al halel (1987)
  • Ghariba (1988)
  • Sibni louahdi (1988)
  • Ensani (1989)
  • Ba'adin neta'ateb (1990)
  • Choft el amar (1991)
  • Hannitlak (1992)
  • Khayfa (1992)
  • a'ach'a (1993)
  • Enta habibi (1994)
  • Wallah Mahansak (1995)
  • Kolli de echa3at (1996)
  • A'al bal (1998)
  • Rouhi (1999)
  • Laila habibi (2001)
  • Youm Wara Youm (2002)
  • Awweeni Beek (2004)
  • Best of Samira Said (1995-2005)
  • Ayaam Hayati (2008)
  • Be winner ft. Fnaïre (2010)
  • Khallouh (2010)
  • Mazal (2013)
  • Ayza Aeesh (2015)

ErreferentziakAldatu

  1. a b c (Ingelesez) Editor, J.. Samira Said Biography Biography | LoudestGist Wikipedia. Noiz kontsultatua: 2019-02-01.
  2. a b «SAMEERA SAEED (JULY 2008)» web.archive.org 2012-05-29 Noiz kontsultatua: 2019-02-01.
  3. sami3714. Samira Said Laila Habibi One Night Only سميرة سعيد ليلة حبيبى. Noiz kontsultatua: 2019-02-01.
  4. «2003 World Music Awards Winners» Billboard Noiz kontsultatua: 2019-02-01.
  5. «BBC - Radio 3 - Awards for World Music 2003 - Samira Said» www.bbc.co.uk Noiz kontsultatua: 2019-02-01.
  6. (Ingelesez) «BBC Radio 3 - World Routes, Timitar Festival 2009, Episode 2» BBC Noiz kontsultatua: 2019-02-01.
  7. magharebia.com Noiz kontsultatua: 2019-02-09.
  8. «Concert Pour la Tolérance : réussi, oui mais…» Maghress Noiz kontsultatua: 2019-02-01.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samira Said