Salonga Parke Nazionala

Salonga Parke Nazionala1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Lulilaka ibaia Salongako parkean.

Mota Naturala
Irizpideak vii, ix
Erreferentzia 280
Kokalekua Kongoko Errepublika Demokratikoa Kongoko Errepublika Demokratikoa (Afrika)
Eskualdea2 Afrika
Koordenatuak 2°00′00″S 21°00′00″E / 2.00000°S 21.00000°E / -2.00000; 21.00000
Izen ematea 1984 (VIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Salonga Parke Nazionala Kongoko Errepublika Demokratikoko naturagune babestua da. Afrikako oihan tropikalaren natura erreserba handiena da: 3.600.000 hektarea ditu Kasaï, Mai-Ndombe, Équateur eta Sankuru probintzietan, Kongo erdialdean. 1984an UNESCOk Gizateriaren Ondarea izendatu zuen.

Ezaugarriak aldatu

Oihan tropikal primarioa da neurri handi batean parkearen ekosistema nagusia. Parkean, batez ere, elefanteak, txinpatze nanoak (Pan paniscus) eta errinozero zuriak (Ceratotherium simum).

Egungo egoera aldatu

Unescok 1984 eta 1992an artean Gizateriaren Ondarea arriskuan zerrendan sartu zuen batez ere errinozero zurien egoera larriaren ondorioz. Gaur egun, nahiz eta ematen ari den gerra zibilaren egoera, bertako autoritateei, IUCN eta WWF erakundeei esker, populazioa berreskuratu egin da. Gerraren ondorioz parkearen azpiegitura erasoak pairatu ditu baina, dirudienez, parkearen zaintzaileak egoera ondo jasaten ari dira, bereziki isileko ehizaren aurka.

Arazoak aldatu

  • Gerra
  • Isilpeko-ehiza.
  • Oihanaren txikizioa.

Kanpo estekak aldatu