Ryogoku Kokugikan eraikina
Ryōgoku Kokugikan eraikina, japonieraz: 両国国技館 Ryōgoku Kokugi-kan, Sumo Hall izenez ere ezaguna, Sumidako Ryōgoku eremuan kokatuta dagoen eraikina da, Japoniako Tokioko 23 barruti berezietako batean, eta Edo Tokyo Museotik gertu. Kokugikan izenarekin lotutako Tokion eraikitako hirugarren eraikina da. Egungo eraikina 1985ean inauguratu zen, eta 13.000 lagunentzako edukiera du. Batez ere, sumo borroka txapelketetarako erabiltzen da, eta urtarrilean hatsu-basho (urte berri), maiatzean natsu-basho (uda) eta irailean aki-basho (udazkena) antolatzen dira bertan. Sumo museo bat ere badago eraikinean[1]. Aretoa beste ekitaldi batzuetarako ere erabiltzen da, hala nola boxeoa, borroka profesionala eta musika kontzertuak. Normalean, urtero, G1 Climax-eko, New Japan Pro-Wrestling-eko txapelketa, azken hiru egunak (eta finala) bertan antolatzen dira.
Ryogoku Kokugikan eraikina | |
---|---|
両国国技館 | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Metropolitan prefecture | Tokio |
Special ward of Japan | Sumida-ku |
Auzo | Ryōgoku |
Ur-masa | Sumida ibaia |
Koordenatuak | 35°41′49″N 139°47′36″E / 35.6969°N 139.7933°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1984ko azaroaren 30a |
Inaugurazioa | 1985eko urtarrilaren 9a |
Jabea | Japan Sumo Association (en) |
Kudeatzailea | Japan Sumo Association |
Kirola | Sumoa borroka profesionala boxeoa |
Erabiltzailea | 2020ko Udako Olinpiar Jokoak Japan Sumo Association (en) |
Edukiera | 11.098 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Kajima Corporation (en) |
Eraikitzailea | Kajima Corporation (en) |
Ordezkatzen du | Kuramae Kokugikan (en) |
Zerbitzu hasiera | 1985eko urtarrilaren 13a |
Kontaktua | |
Helbidea | 〒130-0015 東京都墨田区横網1丁目3番28号 |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuMeiji Berrezarkuntza garaian sumoaren ospe gero eta handiagoak jatorrizko Kokugikan Ryogoku auzoan eraikitzea ekarri zuen 1909an. Instalazioak Japoniako Itsas Armadak bereganatu zituen Bigarren Mundu Gerran, eta txapelketa batzuk beisbol zelaira eraman zituzten. Japoniako Okupazioan, Indar Aliatuen Komandante Gorenak sumoa beste arte martzialek baino mehatxu txikiagoa zuela ikusi zuen, eta, 1945eko azaroan, bertan txapelketa bat egiteko aukera eman zuen. Dena den, gerora okupazio indarrek hartu zuten eremua, eta partzialki patinaje-pista bihurtu zuten. 1946ko azaroan, beste txapelketa bat egin zen, baina, gero, txapelketak Meiji santutegira eraman ziren 1954ra arte. Ondorengo txapelketak Kuramae Kokugikan-en egingo ziren, 1954an inauguratutako eraikin batean, 1985ean egungo Ryōgoku Kokugikan-ek ordezkatu zuen arte[2].
Boxeoa antolatu zen 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan
Galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Kōdansha. (1993). Japan : an illustrated encyclopedia. Tokyo : Kodansha ; New York, N.Y. : Distributed by Kodansha America ISBN 978-4-06-931098-0. (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
- ↑ With God on Their Side: Sport in the Service of Religion