Meiji santutegia
Meiji santutegia (japonieraz: 明治神宮 Meiji Jingū ) Tokioko santutegi xintoista garrantzitsuena da, Shibuya auzoan kokaturik dagoena. Meiji enperadorea eta bere emazte Shōken bertan hilobiraturik daude. Urte berri egunean hiru milioi fededun biltzen dira bertan errezatzera eta amuletak erostera.
Meiji santutegia | |
---|---|
明治神宮 明治神宮前 | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Metropolitan prefecture | Tokio |
Special ward of Japan | Shibuya |
Chōchō | Yoyogi-Kamizonochō |
Koordenatuak | 35°40′34″N 139°41′57″E / 35.676111111111°N 139.69916666667°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1920ko azaroaren 1a |
Erlijioa | sintoismoa |
Izena | Meiji enperadorea Empress Shōken (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Itō Chūta (en) |
Estiloa | nagare-zukuri (en) |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuEnperadorea 1912an hil zen eta berak eta emazteak sarritan bisitatu ohi zuten parkean tenplua eraikitzea erabaki zuen Japoniako gobernuak. 1920 eta 1921 artean eraiki zuten. Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketetan erabat suntsitua izan zen baina norbanakoen dirulaguntzei esker berriz eraiki ahal izan zen eta gaur egungo tenpluak 1958an ireki zituen ateak.
Egitura
aldatu700.000 metro koadro dituen baso baten erdian dago Meiji santutegia. Bertan 365 espezie desberdinetako 120.000 zuhaitz daude, hauek ere jendeak borondatez emandakoak dira.
Santutegiak berak bi eremu bereizi ditu:
- Naien: Barneko eremua da eta altxorraren museoa dauka. Bertan daude enperadorearen eta emaztearen etxe-tresnak.
- Gaien: Santutegiaren kanpoaldea da. Margo galeriak Enperadorearen bizia kontatzen duten 80 mural ditu.
Honetaz gain santutegiaren hegoaldean dagoen Yoyogi parkean Tokioko Estadio olinpikoa dago besteak beste.
Iruditegia
aldatu-
Santutegiaren barnealdea.
-
Santutegiaren torii (ataria).
-
sake upelak.
-
Jendea errezuak idazten.
Kanpo estekak
aldatu- (Japonieraz) (Ingelesez) Webgune ofiziala