Gibelilun orrizabal

Russula nigricans» orritik birbideratua)

Gibelilun orrizabala edo urritz beltza (Russula nigricans) Russula generoko onddoa da.[1] Janari gisa duen kalitatea oso txikia den arren, ez da toxikoa.

Gibelilun orrizabala
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula nigricans
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
gero laua
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: Haragi gogorrekoa eta lodikoa, 20 cm-ko diametroraino irits daitekeena. Lehenik ganbila, gero ere ez da guztiz zabaltzen, batzuetan, inbutu forma izaten du. Azala beluseztatu samarra izaten du eta zuru-zikina, baina gero okre eta arre-beltzez zikintzen da, eta, azkenean, beltza eta batzuetan pitzatua.

Orriak: Zabalak, tarte handia orrien artean eta tartekatuta orritxoak, gogorrak eta lodiak, izokinaren kolore zurbilekoak edo krema kolorekoak gaztetan, handik gutxira belztu egiten dira.

Hanka: Motza, betea, gogorra, zuri-zikin kolorekoa eta gero arre-beltza.

Haragia: Zuria eta trinkoa, nekez usteltzen dena, aireak ukitzean, berehala kolore gorrixka hartzen du, gero gorri-beltza eta azkenean beltza. Fruta usaina du eta zaporea garratza eta gozoaren tartekoa, egosterakoan garraztasuna desagertu egiten da,

Sulfato ferrosoarekin, arrosa-gorria eta gero berdea hartzen du.[2]

Etimologia: Latinetik dator russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok. Nigricans berriz latinezko nigricans-antis etik = belzten dena.

Jangarritasuna aldatu

Belztu baino lehen jan daiteke, baina erdipurdikoa da. Ez jasotzea gomendatzen da.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Russula densifolia eta Russula adusta-rekin nahas daiteke, baina hauen orriak meheagoak dira eta estuago dituzte eta haragia Russula nigricans-ean baino gutxiago gorritzen da.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean ateratzen da hostozabalen eta koniferen basoetan.[5]

Ale batzuk usteldu gabe lehortzen dira, eta itxura ikaztuarekin egoten dira hilabeteetan basoan.

Banaketa eremua aldatu

Britania Handian, Europan eta, gutxienez, Ipar Amerikako ekialdeko kostaldean.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 114 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 477 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 382 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). [. Guia de los hongos de Europa. ] Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 333 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu