Russula gracillima
Russula gracillima Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Russula gracillima | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula gracillima Jul.Schäff., 1931 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena aldatu
Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero pixkanaka zabaldua, depresio txiki batekin, hauskorra eta ez oso mamitsua, ertza kamutsa, zeharrargitsua, ildaskatua, batez ere helduaroan. Azala erradioaren hereneraino bereiz daiteke, hezea eta distiratsua, leuna eta leunki punteatua, gorri-karmin kolorekoa, purpura-ardo koloretik arrosa-pastel kolorera doana, erdian tonu berdexkak izaten ditu.
Orriak: Ia libreak, lamelulekin, nahiko estu, orrien arteko zainekin, hauskorrak, zurixkak krema koloreko tonuekin.
Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, pixka bat mehetua oinarrirantz, zimurtsua eta pruinaduna, betea, baina laster barnehutsa eta muinduna, erabat zuria, zertzelada arrosekin.
Haragia: Lodia, baina oso hauskorra, zuria, grisaxka samarra hezetasunaren ondorioz, fruta usaina du eta zapore min samarra. Erreaktiboak: Guayako positiboa (G++); sulfato ferroso arrosa oso zurbila.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, ´russu-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.
Jangarritasuna aldatu
Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua aldatu
Erraz nahas daiteke beste espezie batzuekin, hala nola Russula versicolor, Russula betularum, Russula nitida edo Russula exalbicans delakoekin, beraz, behar bezala zehazteko, azterketa mikroskopikoa egin behar da.
Sasoia eta lekua aldatu
Uda eta udazken hezeetan. Urkien azpian soilik.
Banaketa eremua aldatu
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Groenlandia, Islandia, Svalbard, Errusia, Kaukasia, Japonia, Himalaiako eremua, Txina, Malaysia.[4]
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 74 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
- ↑ Russula gracillima: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.