Russula amethystina Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Russula amethystina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula amethystina
Quél., 1898
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel laua
 
himenioa askea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 et 12 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, laster zabaldua eta erdialdea deprimitua. Ertza inkurbatua, kamutsa, ildaskatu samarra. Kapelaren azala ia guztiz bereizgarria, likatsua eta distiratsua eguraldi hezean, gero lehorra eta matea, pruinaduna, more-amatista kolorekoa, arrosa eta arrexka koloreko tonuekin, krema-horixkaz koloregabetutako eremu zabalekin.

Orriak: Ez oso estu, ia berdinak, elkarren arteko zainekin, gutxi urkilatuak, zabalak, libreak eta txertatzean biribilduak, ertzean kamutsak, krema-hori kolorekoak. Ertza osoa, aldeak baino zurbilagoa.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 8 cm arteko garaierakoa eta 2 cm arteko diametrokoa, orrien azpian pixka bat loditua, laster barnehuts-muinduna, pruinaduna eta zimur finekin, zuria, arrexka kolorerako joerarekin zahartzean.

Haragia: Ez oso lodia, hauskorra, zuria, iodoformoaren usain ahularekin eta zapore gozoarekin, baina ez oso nabaria.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Amethystina epitetoa grezieratik dator, amatista, harribitxi morea, esan nahi duen “amethystis” hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea, iodoformoaren usaina duelako.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Russula turci oso antzekoa da. Esporek soilik bereizten dituzte garbi.

Sasoia eta lekua

aldatu

Mendiko koniferoen azpian.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Brasil, Europa, Errusia, Kanariak, Maroko, Kaukasia, Himalaiako eremua, Txina, Taiwan, Japonia.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 131 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 331 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Russula amethystina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu