Ruperto Salzburgokoa

Ruperto Wormsekoa» orritik birbideratua)

Ruperto Salzburgokoa edo Ruperto Wormsekoa (edo Ruprecht, Hrodperht, Hrodpreht, Roudbertus, Rudbertus, Robert) (660? - 710) gotzaina izan zen, Salzburgoko hiriaren sortzailea, eta eliza katolikoak eta ortodoxoak santutzat hartua. Txildeberto III.a frankoen erregearen garaikidea izan zen.

Ruperto Salzburgokoa


Salzburgoko apezpiku

696 - 718
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Worms (en) Itzuli
abbot-bishop (en) Itzuli


Elizbarrutia: Archdiocese of Salzburg (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaWorms, 650
HerrialdeaRoman Catholic Archdiocese of Salzburg
HeriotzaSalzburgo718ko martxoaren 27a (67/68 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Santutegia
Martxoaren 27
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Erlijio-ordenaBeneditar

Find a Grave: 159017694 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Tradizioaren arabera, Ruperto merovingiarreen errege-familiakoa zen. eta Santa Erentrudisen osaba izan zen. Wormseko gotzaina zen 697 inguruan. Ratisbonara (Bavariara) bidali zuten misiolari gisa. Bavariako Teodoro dukea bataiatu zuen, eta lurraldea ebanjelizatzen jarraitzeko baimena eman zion. Bertan beste noble batzuk bataiatu zituen.[1] Hortik Altöttingera joan eta bertako biztanleak bihurtu zituen, eta misiolari lanetan jarraitu zuen Danubio ibaiaren arroan. Erlijioa, hezkuntza eta beste erreforma batzuk ere sartu zituen. Abandonatutako Juvavum hiri erromatarretik gertu zeuden gatz-meategiak suspertu zituen. Hiria birfundatu zuen, bere ekonomia meategien ustiapenean oinarrituta, eta Salzburgo izena eman zion ("gatzaren hiria"). [2] 710eko Pazko igandean hil zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Entzilopedia Katolikoak jasotzen duenez, ez dago oinarririk tradizio honetarako.
  2. Delehaye 1911.

Kanpo estekak aldatu