Vatslav Nijinski

Vatslav Fomitx Nijinski (errusieraz: Вацлав Фомич Нижинский; Kiev, Errusiar Inperioa, gaur egun Ukraina, 1890eko martxoaren 12a - Londres, 1950eko apirilaren 8a) errusiar ballet dantzari eta koreografoa izan zen, poloniar jatorrikoa.

Vatslav Nijinski
Nijinsky (1890-1950) photographed at Krasnoe Selo, summer 1907.jpg
Bizitza
JaiotzaKiev1889ko martxoaren 12a
Herrialdea Polonia
 Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaLondres1950eko apirilaren 8a (61 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Heriotza modua: giltzurruneko gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Romola de Pulszky (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaVaganova Academy of Russian Ballet (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria, koreografoa, dantzaria, eguneroko-idazlea, ballet-irakaslea eta marrazkilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm1166661 Discogs: 2269255 Find a Grave: 4346 Edit the value on Wikidata

Historiako dantzaririk dohatsuenetako bat izan zen, eta birtuosismoagatik eta karakterizazioen intentsitate eta sakontasunagatik nabarmendu zen. En pointe deritzona egin zezakeen, oso abilezia arraroa garai hartako dantzarien artean, eta grabitatea desafiatzen zuten jauziak egiteko zeukan trebezia ere legendarioa izan zen.

BizitzaAldatu

Kieven jaio zen, dantzari familia batean. Enrico Cecchetti, Nicholas Legat eta Pavel Gerdtekin ikasi zuen San Petersburgoko ballet eskolan, 1900-1907 bitartean. 1908. urtean Mariinski antzokiko ballet taldean dantzatzen hasi zen bakarlari gisa, eta noizean behin gonbidatu gisa Moskuko Bolxoi antzokian. Sergei Diaghilev ezagutu ondoren, Parisa jo zuen haren atzetik, eta Errusiar Balleten koreografo eta dantzari famatu bihurtu zen. Michel Fokineren koreografiarekin aurkeztu zituen Schumannen Inauteria (Paris, 1910), Arrosaren espektroa (Monte Carlo, 1911) eta Stravinskyren Petruxka (Paris, 1911). Koreografiak egin zituen: Debussyren Prelude à l’ après-midi d’ un faune (Paris, 1912, Fauno baten bazkalondoaren preludioa) eta Stravinskyren Udaberriaren eskaintza (Paris, 1913), besteak beste. Haren teknikak zuen trebeziak, lumaren antzeko arintasunak, egiten zituen jauzi miresgarriak, gorputzaren edertasunak eta adierazkortasunak, eta airean irauteko zuen gaitasun harrigarriak izen handia eman zioten. Nerbio krisialdi bat izan ondoren, eskizofrenia gaitzak jo zuenez gero, dantzatzeari utzi behar izan zion.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vatslav Nijinski