Ireki menu nagusia

Cid Campeador

Rodrigo Díaz de Vivar» orritik birbideratua)

Rodrigo Díaz de Vivar (1048 - 1099), Cid Campeador izenaz ezaguna (arabierazko سيد sīdi, 'jauna' hitzetik hartuta), Gaztelako noblea izan zen, mertzenarioa eta errekonkistako irudi legendarioa.

Cid Campeador
Balboa Park El Cid statue 2.jpg
Bizitza
Jaiotza Vivar, 1045
Herrialdea Gaztelako Erresuma
Heriotza Valentzia1099 (53/54 urte)
Hobiratze lekua Tomb of El Cid Itzuli
cenotaph of El Cid Itzuli
Heriotza modua : guduan hila
Familia
Aita Diego Flaínez, Diego Laínez
Ezkontidea(k) Jimena Díaz  (1074 -  1099)
Seme-alabak
Familia
Jarduerak
Jarduerak zalduna, Mertzenarioa eta gudaria
Izengoitia(k) El Campeador, El Cid eta El Cid Campeador
Zerbitzu militarra
Gradua zaldun
Parte hartutako gatazkak Errekonkista
Battle of Alcocer Itzuli
Battle of Graus Itzuli
Q8244136 Itzuli
Signature of El Cid.svg

Diego Lainez eta Rodrigo Álvarezen alaba baten semea zen, aita galdu ostean, Fernando I.a Leon eta Gaztelakoa erregearen gortean zaildu zen, Antso printzearen alboan.

1060. urtearen inguruan zaldun izendatua izan zen, Santiagoko Zaldunen elizan (Zamora), Urraka Zamorako andrearen eskutik. 1063 eta 1072 artean Antsoren alboan izan zen eta guda egin zuen berarekin batera. Errege alferez izendatu zuten Antso Gaztelako tronura igo zenean 1065an.

1066. urtean Campeador titulua eskuratu zuen, Ximeno Gartzia nafarra Hiru Antsoen Gudan menderatu ostean, Antsoren Alfontso eta Gartzia anaien aurkako gudak irabazten lagundu zuen. Sancho bere arreba Urrakaren aurka borrokatu zen, eta Zamorako hiria setiatu zuen. Han hil egin zuen, Bellido Dolfos nobleak, eta ondorioz Alfontso Alfontso eta Leongo subirano bihurtu zen.

Errege berriarekin, Garcia Ordoñez bihurtu zen errege-alferez berria eta erregeak, Cidari, bere iloba Ximena ezkontzeko baimena eman zion, 1074 urtean ezkonduz.

1079 urtean erbesteratua izan zen, eta hainbat errege eta pertsonai boteretsuren zerbitzuetan izan zen hurrengo urteetan, 1099. urtean Valentzian hil zen arte. Bere emazteak Bartzelonako Berenguer III.aren laguntzarekin hiria mantentzea lortu zuen 1101 arte.

Bere balentriak Cantar del Mio Cid poema epikoan jaso ziren.

Marrazki bizidunakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cid Campeador  
  Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.