Roderiko

bisigodoen erregea (710-711)
Rodrigo» orritik birbideratua)

Roderiko[1] (gotikoz: 𐌷𐍂𐍉𐌸𐌰𐍂𐌴𐌹𐌺𐍃, Hroþareiks; latinez: Rodericus; arabieraz: لذريق‎Ludharīq; 710-711) errege bisigodoa izan zen. Baskoiak menderatzen saiatu zen 710 urtean. Roderikok ere mairuen aurkako gerra egin zuen 711 urtean.

Roderiko
Bisigodoen erregea

710 - 711
Witiza - Agila II.a
Bizitza
JaiotzaKordoba, 688 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaBisigodoen Erresuma
HeriotzaMedina-Sidonia711ko uztaila (22/23 urte)
Hobiratze lekuaViseu
Familia
AitaTeodofredo
Ezkontidea(k)Egilona
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Guadaleteko guduan erail zuten.

Biografia

aldatu

Hispaniako azken errege bisigodoa izan zen, 710-711 bitartean (egungo Jerez de la Fronteran, Espainia, hila, 711).

Witizaren ondorengoa izan zen, noble bisigodoek haren seme gazteak eta familia osoa Toledotik egotzi ondoren. Badirudi Rodrigo, Txindasvinto erregearen biloba bera, Bætica (egungo Andaluzia) lurraldeko dux edo buruzagi militarra izan zela ordu arte. Euskaldunen aurka borrokatu zen; Witizaren aldekoek ez zuten inoiz erregetzat onartu. Witizaren semeek Ipar Afrikako gobernari berberiarrengana jo zuten Rodrigoren aurkako laguntza bila, eta Tarik ibn Ziyad, Tangerko gobernaria, Iberiar Penintsulara igaro zen 710ean, eta gudari talde gotorrago bat 711. urtean, Rodrigok Iruñeko hiria inguraturik zuenean.[2]. Setio hura utzi eta musulmanen eta aurka zituen bisigodoen kontra borrokatu zen Guadalete ibaiaren ertzean. Hil egin zuten guduan. Berberiar musulmanek Toledoraino jarraitu eta arazo handirik gabe jabetu ziren bisigodoen hiri nagusiaz. Handik aurrera hasi ziren musulmanak Hispaniako bazterretan zabaltzen. Istorio asko zabaldu da Rodrigo erregearen inguruan; haien arabera, aseezina zen haren aginpide egarriak eta Julian konde bisigodoaren alaba, Florinda izenekoa, bortxatu izanak areagotu zuen noble bisigodoen haserrea.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 180. arauaː Goi Erdi Aroko pertsona-izenak. Germaniar jatorriko pertsona-izenak. .
  2. LOPEZ DE LUZURIAGA MARTINEZ, Iñaki.- Euskaldunak eta Karolingiar Iraultza: Akitania eta Baskonian barrena. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea, 2016.ISBN 978-84-8438-591-2. orr. 45-46

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Aurrekoa
Witiza
Bisigodoen erregea
Rex Visigothorum

710-711
Ondorengoa
Agila II.a