Rockwell Automation, Inc. (NYSEn: ROK) industriarako automatizazio eta informatika-soluzioen hornitzaile estatubatuarra da. Rockwellen marken artean Allen-Bradley eta Rockwell Software daude.

Rockwell Automation
Datuak
Motanegozioa, enpresa eta kapital irekiko enpresa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaSD Association (en) Itzuli eta The Software Alliance, Inc.|BSA | The Software Alliance, Inc. (en) Itzuli
Honen parteS&P 500
Eskumendekoak
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaBlake Moret (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formaakzio konpainia
Ekonomia
Diru-sarrerak7.760.400.000 $ (2022)
Irabazi garbia932.200.000 $ (2022)
Ustiapen-mozkina1.073.600.000 $ (2022)
Balore-burtsaNew Yorkeko burtsa
Historia
Sorrera2001
1903
Ordezkatzen duRockwell International (en) Itzuli
AurrekoakRockwell International (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: ROKAutomation Twitter: rokautomation Instagram: rokautomation Edit the value on Wikidata

Egoitza nagusia Milwaukeen (Wisconsin) du. Horrez gain, 22.000 langiletik gora ditu eta munduko 80 herrialde baino gehiagotan zerbitzua ematen die euren bezorei.

Historia aldatu

Hasierako urteak aldatu

Rockwell Automationen historia 1903. urtean hasten da, Lynde Bradleyk eta Dr. Stanton Allenek Compression Rheostat Company enpresa sortu zutenean.

1904an, 19 urteko Harry Bradley, Lynderen anaia, batu zitzaien.

Enpresak patentutako lehen ekoizkina industriako garabientzako karbonozko diskodun konpresio-motako motore-kontrolagailua izan zen. Garabiaren kontrolagailua Saint Louiseko Nazioarteko Azokan aurkeztu zen 1904. urtean.

1909an enpresak Allen-Bradley Company izena hartu zuen.

Allen-Bradleyk oso hazkunde azkarra izan zuen Lehen Mundu Gerran zehar gobernuak kontratutako lanari esker. Euren produktu-lerroak abiagailu automatikoak, etengailuak, disjuntoreak, erreleak eta bestelako tresneria elektrikoak zituen.

1914an Fred Loockek enpresaren lehenengo salmenta-bulegoa ireki zuen New Yorken.

Stanton Allen sortzailekidearen heriotza ondoren, Lynde Bradleyk presidentetza hartu zuen. Harry Bradley eta Louis Quarters abokatua enpresaren presidenteorde eta idazkari izendatu zituzten, hurrenez hurren.


1918an Allen-Bradleyk Julia Bizewski Polczynski kontratatu zuen, enpresaren emakumezko lehen langilea, hurrengo urtean langileburu bihurtu zena.

1920ko hamarkadan, konpainiak tamaina txikiko erreostatoen negozioa hazarazi zuen irratien industriako enpresak hornitzeko. Hamarkada horren erdialdean, konpainiaren salmenten %50a inguru irratien enpresentzat ekoitzitako produktuei zegokien. Hamarkada 3 milioi dolarreko salmentekin amaitu zuen.

1932an, Depresio Handia zela-eta, enpresak oso galera ekonomikoak handiak jasan zituen. 800 langile izatetik 550 izatera pasa zen eta soldatak %50ean murriztu zizkien langileei. Finantza-kargak txikiagotzeko, Lynde eta Harry anaiek programa bat jarri zuten abian: langileei murriztutako soldataren zatia lehentasunezko akzioetan eman zieten. Geroago, konpainiak langileei akzio guztiak berrerosi zizkien %6ko interesa ordainduta.

Krisialdian zehar, Lynde Bradleyk ikerketaren eta garapenaren alde egin zuen konpainia Depresiotik ateratzeko asmoz. 1937rako, Allen-Bradleyren enplegua Depresio aurretiko mailara itzuli zen eta 4 milioi dolar inguruko salmentak lortuz.

XX. mendeko erdialdea aldatu

1942an, Lynde Bradleyren heriotzaren ondoren, Harry Bradleyk konpainiaren presidentetza lortu zuen eta Fred Loock presidenteordea izatera pasatu zen.

Bigarren Mundu Gerrak produkzio-maila ordura arte inoiz ikusitako mailara eraman zuen. Enpresaren enkarguen %80ak gerrarekin zerikusia zuten. Gerra garaian egindako eskariak bi produktu-lerro nagusitan banatzen ziren: produkzioa bizkortzeko kontrol industriala eta osagai elektrikoak, tresneria militarretan erabiltzen ziren "irratientzako osagaiak" nagusiki.

1940ko hamarkadan zehar Allen-Bradleyk bere instalazioak handitu zituen produkzioa gerra garaiko beharretara egokitzeko. Fred Loock presidente eta Harry Bradley buruzagi zirela, enpresak 1 milioi dolarreko bi urteko hedatze-proiektua abiarazi zuen 1947an. Enpresak beste zabalkuntza batzuk burutu zituen Milwaukeeko instalazioetan 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, horien artean Allen-Bradleyren erloju-dorrea zegoela. Gaur egun, erloju-dorrea Rockwell Automationen erloju-dorrea izenaz ezaguna da.

1965ean Harry Bradley hil zen. 1967an Fred Loockek erretiroa hartu zuen eta 1973an hil zen.

XX. mendeko azken urteak aldatu

1970eko hamarkadan, konpainiak bere produkzio instalazioak eta azokak hedatu zituen eta 1980ko hamarkada mundu mailako konpainia bezala hasi zuen. J Tracy O'Rourke (1981-1989) presidentearekin, konpainiak kontrolagailu logiko programagarri berriak merkaratu zituen, PLC-3 zehazki, 1981. urtean.

1985ean Allen-Bradleyk salmenta-marka berria ezarri zuen, mila milioiko dolarreko salmentekin. 1985eko otsailaren 20an, Rockwell International-ek Allen-Bradley erosi zuen 1.651 milioi dolarrengatik.

1990eko hamarkadan enpresaren garapen teknologikoak jarraitu zuen. Izan ere, konpainiak softwareen negozioan sartu eta hurrengo softwareak merkaturatu zituen: Rockwell Software (1994), Logix kontrol-plataforma (1997) eta Integrated Architecture sistema (1999).

Hamarkada horretan Rockwell Internationalek Reliance Electric eta Dodge enpresek osatzen zuten potentzia-sistemen negozioa erosi zuen. Bi marka hauek, Allen-Bradley eta Rockwell Software kontrol-sistemen markekin batera, Rockwell Automation izenpean merkaturatzen ziren.

1998an Keith Nosbusch Rockwell Automation Control Systemseko presidente izendatu zuten. Urte berean ere, Rockwell International Corporationen egoitza nagusia Milwaukeera eraman zuten.

XXI. mendea aldatu

 
Gaur egungo Rockwell Automationen egoitza-nagusia

2002an Rockwell International Corporation izenez aldatu zuen eta Rockwell Automation izena jarri zioten. Edonola ere, New Yorkeko burtsan kotizatzen jarraitzen du "ROK" ikurpean.

2004n Keith Nosbusch zuzendari exekutibo izendatu zuten.

2007an Rockwell Automationek Potentzia Sistemen dibisioa saldu zuen automatizazio eta informatika-teknologian ahalegin guztiak jartzeko.

Kanpo estekak aldatu