Ireki menu nagusia

Robert Hue (Cormeilles-en-Parisis, 1946ko urriaren 19a) frantses politikaria da. 1977tik aurrera, Montigny-lès-Cormeillesko alkatea; 1988tik aurrera, Val-d´Oiseko diputatu nagusia, eta, 1977tik aurrera, Frantziako diputatua. 1980an, PCFren (Frantziako Alderdi Komunistaren) batzorde nagusiaren kide egin zen eta, 1990ean, mahai politikoaren kide. XXVIII. kongresuaren ondoren (1994ko urtarrilean), Georges Marchaisen (1920-1997) tokia hartu zuen alderdiaren idazkaritza nazionalean. 1995eko lehendakaritzarako hauteskundeetan, ez zuen arrakasta handirik izan hautagai gisa, eta 1997ko legegintzarako hauteskundeetan, botoen % 10 inguru atera zuen. Frantzian komunismoak duen etorkizunari buruzko lan bat kaleratu du, alderdiaren berrikuntzarako lan zabalago baten abiapuntu gisa: Communisme, la mutation (1995). 2002an, PCFren zuzendaritza utzi zuen. 2004an, Val-d'Oiseko senatari hautatu zuten.

Robert Hue
Robert Hue.jpg
Frantziako senatari

2004ko urriaren 1a -
Europarlamentaria

1999ko uztailaren 20a - 2000ko uztailaren 31
Barrutia: Frantzia
Hautaketa: 1999 European Parliament election Itzuli
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1997ko ekainaren 12a - 2002ko ekainaren 18a
Barrutia: Val d'Oise's 5th constituency Itzuli
auzapeza

Bizitza
Izen osoa Robert Georges Auguste Hue
Jaiotza Cormeilles-en-Parisis1946ko urriaren 19a (73 urte)
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza  (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Estrasburgo
Brusela eta Paris
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Hue