Risk (euskaraz: «arriskua») mahai-joko komertzial bat da, txandetan oinarritutakoa. Joko hau, Albert Lamorisseek asmatu zuen 1950. urtean eta, zortzi urte beranduago, 1958an, Parker Brothers enpresak erosi zuen, orain, Hasbro enpresaren zati dena. Joko hau, gerra-jokoen kategorian sartzen da eta Napoleondar Gerrak oroitarazten ditu, bere ezaugarri nagusiak, sinpletasuna eta abstrakzioa direlarik, bere asmoa ez baita, zehatz mehatz, estrategia militarra simulatzea lurralde zehatzetan, ezta munduko geografia eta kanpaina zabalen logistika ere.

Risk
Jatorria
Argitaratze-data1957
ArgitaletxeaMiro Company (en) Itzuli, Parker Brothers (en) Itzuli, Schmidt Spiele (en) Itzuli eta Hasbro
Ezaugarriak
Genero artistikoaboard wargame (en) Itzuli
Gutxieneko jokalariak2
Ekoizpena
GaratzaileaAlbert Lamorisse (en) Itzuli
shop.hasbro.com…

Historia

aldatu

Albert Lamorisse zine zuzendari frantziarrak sortu zuen 1950ean eta, 1957an, salmentan jarri zen Frantzian, La Conquette du Monde (Munduaren Konkista) izenpean. Jokoa oso ezagun egin zen eta horrek, Parker Brothers enpresa estatubatuarraren interesa piztu zuen. 1958an, jokoaren eskubideak erosi zituen. Baina, jokoak, erosia izan zen moduan, aldaketa batzuk behar zituen, zorteak garrantzi handia baitzuen, eta, jokatzeko, denbora mordoa behar zen. Gainera mundua, Bigarren Mundu Gerraren ondorio lazkarrietatik irteten ari zen unean, jokoaren jatorrizko izena oso desegokia zen salmenta kontuan. Honela gauzak, jokoa ez zen AEBetan 1959. urtera arte saltzen hasi, eta Risk izenarekin (itxuraz, izen hau, jokoan bertan dagoen biografiaren arabera saltzaile baten ideia izan zen, bere lau bilobek, hizki horietatik hasten ziren izenak baitzituzten). Ordutik, jokoak jasan dituen aldaketa ofizialak aurkezpenean eta jokoaren edizioetan oinarriturik egin dira.

Aurkezpenari dagokionez, 1959ko edizioak, fitxa batzuk zeramatzan, non, zurezko karratu batek infanteria adierazten zuen, eta, material bereko hiruki batek, artilleria. Baina, laster, zura plastikoagatik aldatu zen, merkeago irten zedin. 1980ko ediziorako, fitxak, I, III, V eta X zenbaki erromatarrengatik aldatuak izan ziren. Bakarrik 1993 arte izango zituen jokoak Napoleondar Gerratako infanteria, artilleria eta zalditeria irudikatzen zituzten fitxak. Jokoak bere 40. urteurrena bete zuenean, 1999an, fitxa horiek metalez eginak izan ziren, eta, eskulan akats bategatik, Ekialdeko Afrika Ekialde Ertainarekin lotzen zuen bidea kendu zen. Hurrengo edizioetan, baina, plastikozko fitxetara pasako ziren berriro, eta ez zuten berriz jarri aipaturiko bide hori. Azkeneko edizioa 2004koa da.

Jokoaren edizioei dagokienez, jokoaren oroitzapenezko bertsioak ateratzearen ohiko praktiken gehigarriak, jokoa salmentan jarri zenetik, europar eta estatubatuar bertsioen artean ezberdintasun nabarmenak agertu ziren. Europarraren ezaugarria, bere bizitasuna da, Munduaren Konkista ez den beste modalitate batzuk sortzeko orduan. Honen adibide bezala, Risk: Misio Sekretua, AEBetan, 1993 arte sartu ez zena, Castle Risk 1986an sortua eta Europako mapan oinarritua eta Amerikara 1990ean eraman zena, azkenik, Risk:Capitalen amaituko zuena, 1993an. Kontinentearteko beste aldaketa bat, azkenik, RISK txartelak armada gehigarriengatik aldatzeko modua izan zen, txartel horietan agertzen ziren dibisio militarrak errespetatuz, Europako bertsioan bakarrik erabiltzen dena. Beste alde batetik, 1980tik aurrera, jatorrizko arauez gain, jokalari adituentzako aparte bat sartzen zen, non arauetan aldaketak "baimentzen" ziren, jokoari abilezia gehitzeko, eta, horretarako aldaketa batzuk proposatuz.

Jokoaren elementuak AEBetako 2004ko azken edizioaren arabera

aldatu
 
  • Taula 1
  • 5 dado (3 gorri kolorekoak eta 2 zuriak)
  • 56 kartako karta sorta bat (lurraldeen 42 karta, 2 komodin eta misio sekretuetako 12 karta)
  • 6 armada talde, kolore ezberdinetakoak (gorria, berdea, horia, urdina, beltza eta zuria)

Taula 42 lurraldetan banatua dago, 6 kontinentetan bilduak. Kontinente bakoitzak kolore ezberdin bat du eta 4tik 12 arteko lurralde kopurua du. Kontinenteen koloreak eta lurralde kopurua, honako hauek dira: Ipar Amerika, horia eta 9 lurralde, Hego Amerika, gorria eta 4 lurralde, Asia, berdea eta 12 lurralde, Australia, morea eta 4 lurralde, Afrika, laranja eta 6 lurralde, eta, azkenik, Europa, urdina eta 7 lurralde.

Armadak

aldatu

Hiru armada mota daude: Artileria, zalditeria eta infanteria. Eta, euren balioa, honako hau da, Artileria, 10 armada, Zalditeria, 5 armada, eta, azkenik, infanteria, armada 1.

Jokalariak

aldatu

2 eta 6 pertsonen artean jokatzeko jokoa da. 2 baldin badira jokalariak, bakoitzak, 40 armadakin hasten du jokoa, eta, hortik seira arte, jokalari bakoitzaren armada kopurua bosnaka jaisten da.

Lurralde guztiak konkistatzea, eta, beraz, arerio guztiak gainetik kentzea.

Dadoak

aldatu

Dadoak, orotara, 5 dira. Erasotzaileak, gorri koloreko hiru dadoak erabiliko ditu. Defentsan ari denak, berriz, dado zuriak

Lurraldeak konkistatzeko modua

aldatu

Lurralde bakoitzak, beste lurralde batzuekin du lotura, eta, beraz, lurralde bakoitzetik abiatuta, lurralde horrekin lotuta dauden beste lurraldeak baino ezin dira konkistatu.

Armaden balioa

aldatu

Kontinente baten kontrola, jokalari batek, kontinente horretako lurralde guztiak okupatzen dituenean lortzen da. Txandaren hasieran, armadak jasoko dira jokalari bakoitzak kontrolpean duen kontinente bakoitzeko. Hala, Asia kontrolpean izanez gero, 7 armada jasoko dira, Europa eta Ipar Amerikagatik, 5, Afrikagatik, 3 eta Australia eta Hego Amerikagatik, 2.

Beste bertsioak

aldatu

Beste bertsioetan, xedea eta jokatzeko modua, batzuetan berbera da, baina lurralde kopurua aldatzen da. Risk: Misio Sekretua bertsioan, adibidez, 12 misio sekretu daude bete beharrekoak. Xedea, besteak baino lehenago misioa betetzea da. Misio sekretuei buruz, bazeuden bertsio honetan, lau karta, kontinente bikote bat konkistatzeko zioena. Bikoteak hauek dira:

Bertsio berriago batzuk

aldatu

Pelikula batzuetan oinarritutako bertsioak ere badaude: Star Wars, Eraztunen Jauna, Transformers...

Kanpo estekak

aldatu