Rigako golkoa

Rigako golkoa (letonieraz: Rīgas jūras līcis, estonieraz: Liivi laht, errusieraz: Рижский залив) Itsaso Baltikoaren ekialdeko badia da, Letoniako iparraldeko kostaldearen eta Estoniako mendebaldeko itsasertzaren artean dagoena. 18.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Estoniako Muhu, Saaremaa eta Hiiumaa uharteak daude golkoaren sarreran, Itsaso Baltikoaren eta Rigako golkoaren artean. Uraren gehieneko sakontasuna 54 metrokoa da, eta abendutik apirilera izotza da nagusi. Itsasertza laua eta hondartsua da; Daugava, Lielupe eta Gauja dira ibai nagusiak. Portu garrantzitsuenak Riga eta Pärnu dira.

Rigako golkoa
Estonian archipelago (Saaremaa and Hiiumaa).jpg
OzeanoaOzeano Atlantikoa, Baltikoa
KontinenteaEuropa
Koordenatuak57°37′32″N 23°35′5″E
Azalera18.000 km²
Sakonerabatez bestekoa: 26 m
handiena: 67 m

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu