Muhu edo Muhumaa (alemanez: Moon edo Mohn) Itsaso Baltikoan dagoen uharte bat da. Bere hedadura, 198 kilometro karratutakoa da, eta Estoniako hirugarren uharterik handiena da, Saaremaa eta Hiiumaaren ondoren.

Muhu
Datu orokorrak
Garaiera24 m
Motauharte
Azalera204,86 km²
Geografia
Map
Koordenatuak58°36′N 23°15′E / 58.6°N 23.25°E / 58.6; 23.25
UTC orduaUTC+02:00
Honen parte daMoonsund Uhartedia
Herrialdea Estonia
County of Estonia Saare County
Rural municipalityMuhu Rural Municipality
Ur-gorputzaItsaso Baltikoa

Ondoan dituen Kesselaid, Viirelaid, Võilaid eta Suurlaid uharteekin, Muhu parrokia eratzen du (estonieraz Muhu vald), Saare konderriaren barnean dagoen landa udalerri bat. Udalerriko biztanleria, 2004ko urtarrilak 1eko erroldaren arabera, 1822 pertsonakoa da, eta 206,12 kilometro karratuko hedadura hartzen du. Dentsitatea, kilometro karratuko 8,8 biztanlekoa da.

Muhuko herri garrantzitsuak, Kuivastu, Liiva eta Koguva dira.

Uhartea, Estonia kontinentaletik, Moonsund itsasartearen bidez banandua dago, eta, Saaremaa uhartetik, Väike Väin itsasartearen bidez. Estonia kontinentaleko Virtsu herriarekin, transbordadore edo ferry bidez lotua dago, eta, Saaremaarekin, galtzada altxatu baten bidez, Väinatamm. Neguan, uhartea eta kontinentea, izotz errepide baten bidez lotuta daude.

1227ko, Ezpataren Livoniar Anaiak izeneko armadak (Gilen Modenakoak gidatutako 20.000 soldadu), itsasoa izotzezko errepidearen bidez zeharkatu zuten kontinentetik, eta Saaremaa uhartea eraso zuten, estoniar jentilen azken gordelekua zena. Estoniarrek, Muhun, gotorleku zirkular bat utzi zuten, honen hondakinak, uharteen arteko galtzada altxatutik gertu mantentzen direlarik. Honek, Estoniar Gurutzadari amaiera eman zion.

Muhu, ospetsua da, baita ere, oraindik, Estonia osoan funtzionatzen jarraitzen duen haize errota bakarrarengatik, baita Moonsundeko guduagatik ere, 1917ko iraila-urrian gertatu zena, Errusia eta Alemaniako itsas armaden artean (baita hiru britainiar itsaspeko ausart ere).

Kanpo estekak

aldatu