Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista (alemanez: Nationalsozialistische Deutsche Arbeiterpartei), NSDAP edo Alderdi Nazia, 1920 eta 1945 bitartean Alemaniako alderdi politikoa izan zen.
Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista |
---|
|
 |
|
Izen laburra | NSDAP |
---|
Mota | Führerpartei (en) , Alemaniako alderdi politikoa eta former political party (en)  |
---|
Herrialdea | Weimarko Errepublika eta Hirugarren Reicha |
---|
Ideologia | Nazionalsozialismoa, German nationalism (en) , Irredentismoa, Vozhdizm (en) , Militarismoa, Antisemitismoa eta antikomunismoa |
---|
Kokapen politikoa | Eskuin-mutur |
---|
|
Honen parte | national socialist movement (en)  |
---|
|
Lehendakaria | Karl Harrer (en) , Anton Drexler (en) , Adolf Hitler eta Martin Bormann |
---|
|
|
|
Egoitza nagusi
|
|
|
|
Egoitza nagusi
|
|
|
Prentsa-organoa | Völkischer Beobachter (en)  |
---|
Gazteria | Hitleriar Gazteria |
---|
Legezko forma | alderdi politiko |
---|
Zeren jabe | |
---|
|
Sorrera | 1920ko otsailaren 24a |
---|
Sortzailea | |
---|
Sorlekua | Hofbräuhaus am Platzl |
---|
Aurrekoak | Alemaniar Langileen Alderdia, German National People's Party (en) eta Sudeteetako Alemaniar Alderdia |
---|
Ondorengoak | Neonazismo, Socialist Reich Party (en) eta Black Front (en)  |
---|
Desagerpena | 1945eko urriaren 10a |
---|
Koloreak | |
---|
Adolf Hitler, alderdiko burua, kantziler izendatu zuen Paul von Hindenburg estatuburuak 1933an. Hindenburgen heriotzaren ostean, Hitlerrek Hirugarren Reich izeneko erregimen totalitarioa ezarri zuen, zeinetan NSDAPk ia-ia mugarik gabeko boterea lortu zuen.
Alderdi naziaren ideologiak alemaniar arrazaren garbitasuna azpimarratzen zuen; halaber, etsaien edo Lebensunwertes Leben (bizitzarik merezi ez duen bizitza, hau da, juduak, ijitoak, eslaviarrak, fisikoki edo psikikoki gutxituak eta abar) deiturikoen kontra egiten zuen. Ideia horiek 11 miloi pertsona hil zituzten Holokaustoan. Gainera, Lebensraum (Bizitzeko tokia) kontzeptu naziak eta Alemania Handia bilatzeak Bigarren Mundu Gerra ekarri zuten berekin.