Ricardo Zarikiegi Ezenarro
Ricardo Zarikiegi Ezenarro (Caparroso, 1870 – Arenys de Munt, 1943ko irailaren 8a) literatura zientifikoan Ricardo Zariquiey Cenarro izenarekin ezagunagoa, nafar pediatra eta bioespeleologoa izan zen. Bartzelonako Unibertsitatean ikasi eta Katalunian egin zuen bere ibilbide profesionala.
Ricardo Zarikiegi Ezenarro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Caparroso, 1870 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Arenys de Munt, 1943ko irailaren 8a (72/73 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pediatra, entomologoa, carcinologist (en) eta cave biologist (en) |
Datu biografikoak
aldatuBatxiler ikasketak Iruñean egin zituen, Natura Historia eta Fisika-Kimika ikasgaietan saritua izan zelarik.[1]
Arenys de Munten bizi izan zen; han Villa Clara jauregia eraiki zuen,[2] Can Zariquiey bezala ezaguna,[3] gaur egunean osasun etxe bezala erabiltzen dena.[4]
Ibilbide profesionala
aldatuMedikuntza ikasketak Bartzelonan egin zituen,[5] pediatrian espezializatuz. Lizentziatura 1892an amaitu zuen,[6] eta erresidentzia Bartzelonako Maternitate eta Umezurztegian egin zuen, eta bertan gelditu zen, bere bizitza osoan han lan eginez, azken urteetan zuzendari bezala. Espainian pediatria eta puerikultura espezialitateen bultzatzaile nagusietako bat izan zen.[7]
Zoologia
aldatu1913an, 43 urte zituela, lurpeko faunarekiko interesa piztu zitzaion eta koleoptero leiodidoak ikertzen hasi zen, espezie berri bi deskribatu zituelarik. Lan honetan Bartzelonako Museu de Zoologia erakundearekin kolaboratu zuen (gaurko Museu de Ciències Naturals de Barcelona); Zarikiegirekin batera aritu ziren Santiago Novellas (museoko fauna biltzailea), eta Antoni Guimjuan, Timoteu Colominas, Salvador Vilaseca eta Francesc porta espeleologoak.[8] Garai honetan deskribatu zituen bere lehen espezie troglobioak, besteak beste Speonomus guimjuani (Vora Major haitzuloa, Girona).[9]
Entomologia arloa utzi zuenean, Zarikiegi Ezenarrok bildumak Bartzelonako Museoari eman zizkion.[7] Ostean errekako arrainak ikertzera pasatu zen, eta hegaztien hazkundea ere interesatu zitzaion, bere jauregian haztegi bat ipiniz. 1932an, gaixotasun larri baten ondorioz 7 hilabete egin zituen ohean, eta orduan piztu zitzaion krustazeo dekapodoak ikertzeko grina. Arlo hau landu zuen hil arte, aurkikuntza garrantzitsu asko eginez;[10] horren baitan, Katalunia eta Balearretako kostaldean asko ibili zen, arrantzaleekin lan eginez, eta 65 urterekin ilustrazio zientifikoa ikasi zuen, betiere bere medikuntzako ogibidea utzi barik.[9]
1917an, 20 urterekin, Ricardo Zarikiegi Alvarez semea (1897-1965) batu zen taldera.[11] Aita bezala pediatra, koleoptero leiodidoekin hasi zen eta gero krustazeo dekapodoetara pasatu zen.[8]
Zarikiegitarren lanen nondik norakoak jakitea nahasgarria izan daiteke, 1917 eta 1942 artean biak batera aritu zirelako. Aita-semeak lanak sinatzeko bi abizenak erabiltzen zituzten, baina haiek aipatzen zituzten autore batzuek ez; horregatik, literatura zientifikoan batzuetan zaila da haien ekarpenak bereiztea.[3]
Eponimoak
aldatuRicardo Zarikiegi Ezenarrok jasotako laginetatik hainbat espezie berri deskribatu ziren. Deskribapenon egileek, batzuetan, bere omenez izendatu zituzten. Besteak beste: Scotodipnus zariquieyi Bol.; Reicheia zariquieyi Holdh.; Oxypoda zariquieyi Peyer.; Cylindropsis zariquieyi Dod.; Abropsis zariquieyi Dod.[9] Zariquieya izeneko genero bat ere bada, Rene Jeannelek 1924ean sortua.
1955an, Francesc Espanyol bioespeleologoak ere (Zarikiegitarrekin hasi zena) koleoptero troglobio espezie berria eskeini zion, Cerdanyako kobazulo batean aurkitua: Speophilus cenarroi.[3]
Ricardo semeak ere, hil ostean argitaratutako liburuan, Crustáceos Decápodos Ibéricos, aitari espezie bat eskeini zion: Galathea cenarroi.[1]
Laburdura
aldatuZoologian, Zariquiey Cenarro laburdura erabiltzen da, Zarikiegi aitaren autoritate taxonomikoa zehazteko.[3]
Argitalpenak
aldatu- 1935. Crustáceos del Mediterráneo (Decap. Macr.) : Nephrops norvegicus L. var. meriidionalis. Inst. Cat. de Hist. Nat., XXXV, pág. 26.
- 1935. Adiciones al "Ensayo de un catálogo de los crustáceos decápodos marinos de España y Marruecos español, de D. Alvaro de Miranda y Rivera, publicado en 20 de septiembre de 1933'''. Inst. Cat. de Hist. Nat., XXXV, pág. 92.
- 1935. Crustáceos del Mediterráneo (Decap. Macr.) : Familia Hippolytidae S. Bate. Géneros Thor Kingsley y Spirontocaris S. Bate. Inst. Cat. de Hist. Nat., XXXV, pág. 233.
- 1935. Los Palinuridae de las costas de España (Crust. Decap.). Bol. Soc. Esp. de Hist. Nat., XXXV, pág. 311.
- 1935. Balssia gasii (Balss) en la costa catalana (España, Mediterráneo). Eos, XI, pág. 101.
- 1936. Crustáceos del Mediterráneo, género Pasiphaea. Lan hau Sociedad Española de Historia Natural elkartearen sesioetako batean aurkeztu zen, baina seguraski Unibertsitateko Kanpusak jasandako bonbardaketetako batean galdu zen.[9]
- 1941. Crustáceos del Mediterráneo (Decap. Macr.): Familia Processidae Ortmann. Eos, XVII, pág. 335.
- 1941. Los Lambrus del Mediterráneo (Decap. Brach.). Eos, XVII, pág. 350
- 1942. Crustáceos del Mediterráneo (Decap. Macr.): Familia Palaemonidae S. Bate. Eos, XVIII, pág. 251.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Katalanez) «Zariquiey Cenarro, Ricardo» Galeria Biogràfica de la Ciència i la Tècnica Catalanes (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
- ↑ «Hil-oharra» La Vanguardia Española.
- ↑ a b c d Auroux, Lluís. (dilluns, 3 de febrer del 2014). «Associació Catalana de Bioespeleologia: Nº 197. Ricardo Zariquiey Cenarro» Associació Catalana de Bioespeleologia (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
- ↑ Miàs Gifre, Josep. (2013). Comunidad terapéutica Can Zariquiey. .
- ↑ «Crónica local y regional» La Dinastía.
- ↑ «Crónica» La Dinastía.
- ↑ a b Nájera Angulo, Luis. (1944). «El Dr. Ricardo Zariquiey Cenarro» Boletín de la Real Sociedad Española de Historia Natural (42): 47–50. ISSN 0365-9755. (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
- ↑ a b SENDRA MOCHOLÍ, Alberto. PÉREZ FERNÁNDEZ, Toni. CABALLERO LÓPEZ, Berta. MASÓ ROS, Glòria. AUROUX, Lluís. PRIETO MANZANARES, Miguel. MONSALVE DOLZ, Miguel Ángel. GINÉS GRACIA, Ángel. 2023. Historia, un relato sobre hallazgos y descubrimientos. Pp:579-632. In: Sendra A (Coord.) 2023. Habitantes de la oscuridad: Fauna ibero-balear de las cuevas. Ed. Sociedad Entomológica Aragonesa.
- ↑ a b c d Español, Francesc. 1944. Ricardo Zariquiey Cenarro 1870-1943 (nota necrológica). Graellsia 2(1):27-31.
- ↑ ESPAÑOL, Francesc. (1949). «Ricard Zariquiey Cenarro» Butlletí de la Institució Catalana d'Història Natural 37.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Zariquiey Álvarez, Ricardo» Galeria Biogràfica de la Ciència i la Tècnica Catalanes (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).