René Cassin Saria

Eusko Jaurlaritzak urtero ematen duen giza eskubideen saria

«René Cassin» Saria Eusko Jaurlaritzak urtero ematen duen saria da. Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak Sailari dagokio.

René Cassin Saria

Helburua aldatu

Beren ibilbide pertsonalari edo profesionalari esker giza eskubideak sustatzearekin, babestearekin eta hedatzearekin duten konpromisoa erakusten duten pertsonen edo taldeen lana publikoki aintzatesteko eta saritzea du helburua.[1]

2003an sortu zen saria eta René Cassin izendatu zuten baionatar giza eskubideen aldeko ekintzailearen omenez. Urtero abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean Jaurlaritzak ekitaldi bat antolatzen du saria emateko.[1]

Lehen Mundu Gerraren esperientziak izugarri markatu zuen Cassin. Harrezkero, gerra horretako soldaduen eta biktimen defendatzaile sutsua izan zen. 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren inspiratzaile nagusia izan zen, eta ezinbesteko rola bete zuen 1950eko Giza Eskubideen Europako Itunaren lanketan. Bakearen Nobel Saria irabazi zuen 1968an, giza eskubideen alde egiteagatik, eta saria Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko Institutua sortzeko erabili zuen.[1]

Saridunak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu