Aminatou Haidar (Centre Akka, Sahara Espainiarra, 1966ko uztailaren 24- )[1] aktibista sahararra da. Bere bizitzan zehar, zenbait alditan preso izan da Marokoko espetxeetan, herri sahararren eskubideak defendatzeagatik. 2009ko azaroan, Aaiun hirira itzultzean, ustez sarrera-dokumentuak behar bezala ez betetzeagatik, pasaportea erretiratu, kanporatu eta Espainiako Lanzaroteko aireportura bidali zuten inongo paperik gabe. Hori dela eta, gose-greba bati ekin zion bere egoerari buruz Maroko eta Espainiako gobernuen jarrera salatzeko.

Aminatou Haidar

Bizitza
JaiotzaAkka (en) Itzuli1966ko uztailaren 24a (57 urte)
Herrialdea Maroko
BizilekuaEspainia
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Facebook: diana.bebeto Twitter: AminatouHaidar Edit the value on Wikidata

Hilabete eta erdiz Lanzaroteko aireportuan egon zen gose-greban eta azkenean ospitalera eraman behar izan zuten. 2009ko azaroaren 18an Marokok pasaportea itzuli zion Haidarri Aaiunera itzultzeko Nicolas Sarkozyk Haidarren izenean Marokoko Errege Mohammed VI.arekin hitz egin ondoren.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Bere pasaporteko datuak. elmundo.es. 2009-12-02. (Gaztelaniaz)
  2. Aminatu Haidar etxean da, 32 egun ondoren[Betiko hautsitako esteka], Berria.info - 2009-12-18
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aminatou Haidar