Remi Kanazi (1981) palestinar-estatubatuar poeta eta idazlea da, New Yorken bizi dena. Lannan Residencyko kidea da[1] eta Israelen aurkako boikot kultural eta akademikoa bultzatzen duen BDS Mugimenduaren aholkularia[2].

Remi Kanazi

Bizitza
Jaiotza1981 (42/43 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta

Twitter: Remroum Edit the value on Wikidata

Palestinar iheslarien semea eta biloba izanik Poets for Palestine (2008) idatzi zuen, Palestinako hip hop-aren, poesiaren eta artearen antologia, eta bi poesia liburu ere idatzi ditu, Poetic Injustice – Writings on Resistance and Palestine eta Before the Next Bomb Drops: Rising Up From Brooklyn to Palestine.

Biografia aldatu

Gurasoek eta aiton amonek Palestinatik ihes egin zuten Israelgo Estatua 1948an sortu aurretik eta Remi Kazani Estatu Batuetan jaio zen. Massachusettseko herrixka batean hazi zen eta 2001ean joan zen New Yorkera bizitzera[3].

Landutako gaiak aldatu

Gaztetatik hip hop underground munduak inspiratu izan du poesia idaztera. 2004an anaiak eta arrebak Def Poetry Jam ikustera eraman zuten. Aurreneko aldia zen poetak errezitatzen ikusten ztuena eta txunditurik gelditu zen[3]. Ondoren Def Poetry Jamez gain Suheir Hammad eta Carlos Andres Gomez izan ditu erreferente. Kanazik lantzen dituen gaiak politikoak dira, giza eskubideak, Palestina, Irak eta islamofobiaren aurkako testuak idatzi ditu[4]. Kanazik dio "ez dela soilik palestinarra edo arabiarra izateagatik. Zapalkuntza sistemaek herri bati egiten dionaren ingurukoa da haren poesia. Beraz, poliziaren basakeriaz, AEB eta Mexiko arteko mugaz, Afganistango edo Irakeko gerraz, edo palestinarren egoeraz hitz egiten ari bazara, zer jasaten ari diren eta haien aurka egiten ari den injustizia ikustaraztea da axola duena. Eta horren aurka ari gara lanean: zapalkuntza sistemen aurka."

Argitaraturiko lanak aldatu

2008an Poets for Palestine (euskaraz: «Palestinaren aldeko poetak») antologia idatzi zuen. Palestinar hip hop, poesia eta artea azaleratu nahi izan zuen, eta palestinar artista ugariren lanak bildu zituen; Suheir Hammad, Nathalie Handal, Fady Joudah, Annemarie Jacir, Mahmoud Darwish, Naomi Shihab eta Kanazi bera. hauekin batera afrikar jatorriko estatubatuar poeta bi ere sartu ziten, Patricia Smith eta Amiri Baraka[5].

2011n Poetic Injustice – Writings on Resistance and Palestine (euskaraz: «Injustizia poetikoa – Erresistentziari eta Palestinari buruzko idatziak») poesia liburua atera zuen, bere olerki propioekin[6], eta CDa ere bazekarren liburuak.

2015ean Before the Next Bomb Drops: Rising Up From Brooklyn to Palestine (euskaraz: «Hurrengo bonba jaurti aurretik: Brooklynetik Palestinara altxatzen») liburua atera zuen. Liburu hartako poesiek Nakbaz, boikot kulturalaz eta Estatu Batuek mundu osoan zabaldu duten militarismoaz hitzegiten dute[3]. Liburu hau unibertsitatetan promozionatzen ari zela Israel on Campus Coalition (ICC) elkarteak haren aurkako kanpaina abiatu zuen Facebooken era izkutuan, Facebook taldeak sortuz unibertsitateko ikasleak balira legez, hark San Jose State Unibertsitatean eta New Yorkeko John Jay College of Criminal Justice fakultatean egin beharreko aurkezpenak boikoteatzeko asmotan[7].

Ipar Amerikan, Erresuma Batuan eta Ekialde Hurbilean birak egin ditu[8] eta Palestine Festival of Literature eta Poetry International jaialdietan hartu du parte. Chris Hedges kazetariak esan zuen "egia gehiago, eta berri gehiago, dago Remi Kanaziren poesian gure egunkarietan baino"[9]. Ronnie Kasrils politikari hegoafrikarrak "Etorkizuneko Palestinaren eredu distiratsua" zela esan zuen[10] eta John Berger ingeles idazleak "isiltzea onartzen ez duen ahotsa" gisa deskribatu zuen.

Aktibismoa aldatu

2007an izan zen aurreneko aldiz Palestinan, ondoren beste hainbatetan izan da[3]. Palestine Writing Workshop taldeko idazle eta aholkularia da[6] eta Palestinan ere ibili da gazteei ahozko hitzen poesia irakasten[11]. New York Times, Salon, Al Jazeera English eta BBC Radio kateetan agertu da[8] eta Israelen aurkako boikot kultural eta akademikoa bultzatzen duen BDS Mugimenduaren aholkularia da[2].

Poesia argitalpenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Remi Kanazi» Lannan Foundation (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  2. a b (Ingelesez) «Advisory Board» US Campaign for the Academic and Cultural Boycott of Israel 2009-02-03 (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  3. a b c d «Entrevista de Middle East Monitor a Remi Kanazi, poeta palestino-estadounidense» palestinalibre.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  4. «7 popular poets from Israel and Palestine who capture the heart of the Middle East» The Times of India ISSN 0971-8257. (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  5. «IMEU: Remi Kanazi, March 2010 Artist of the Month» web.archive.org 2010-11-01 (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  6. a b (Ingelesez) «Remi Kanazi» Al-Shabaka (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  7. (Ingelesez) «Pro-Israel Group Secretly Ran Misleading Facebook Ads To Target Palestinian-American Poet» The Forward 2018-09-12 (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  8. a b «Remi Kanazi» www.goodreads.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  9. (Ingelesez) «Poetic Injustice» Leftwingbooks (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  10. «Palestinian poetry resists Israeli occupation» www.aa.com.tr (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  11. «From IMEU.net - Remi Kanazi: Poet and teacher» web.archive.org 2010-12-01 (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).

Kanpo estekak aldatu