Reşat Nuri Güntekin

Reşat Nuri Güntekin (Istanbul, 1889ko azaroaren 25aLondres, 1956ko abenduaren 7a[1]) turkiar idazlea izan zen.

Reşat Nuri Güntekin


Turkiako Biltzar Nazional Nagusiaren kidea

Bizitza
JaiotzaIstanbul1889ko azaroaren 25a
Herrialdea Otomandar Inperioa
 Turkia
Lehen hizkuntzaturkiera
HeriotzaLondres1956ko abenduaren 7a (67 urte)
Hobiratze lekuaKaracaahmet Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
HeziketaIstanbulgo Unibertsitatea
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, eleberrigilea, politikaria, antzerkigilea, idazlea eta prosalaria
Lan nabarmenak
IMDB: nm0351569 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu
 
Reşat Nuri Güntekinen hilobia

Reşat Nuri Güntekin 1889an jaio zen Istanbulgo Üsküdar auzoan, Nuri Bey mediku militarraren eta Lütfiye Hanımen familian[2][3]. Arreba bat zuen, Reşide, umetan hil zena[3].

Aitarekin batera, asko bidaiatu zuen Turkian zehar. Üsküdarko Selimiye eskolan hasi ondoren, Çanakkale hirian jarraitu zituen lehen mailako ikasketak[2], gero denbora batez İzmir Frere ikastetxe kristauan ikasi zuen eta azkenean Istanbulgo San Jose ikastetxean graduatu zen. 1912an Dârülfünûngo literatura fakultatean lizentziatu zen, eta hurrengo urtean frantsesa irakasten hasi zen. Bizitzan zehar hainbat irakasgai eman zituen, besteak beste turkiera, literatura eta filosofia, eta eskolako zuzendaria ere izan zen[3]. 1927an hezkuntza-ikuskatzaile bihurtu zen[2].

1927an Hadiye Hanımekin ezkondu zen. 1941ean alaba bat izan zuten, Ela[3].

Halid Ziya Uşaklıgilen ipuinetan inspiratuta, idazten hasi zen[4], eta 1917an lehen idazlana argitaratu zuen aldizkari batean[3]. 1922an bere eleberririk ospetsuena argitaratu zuen, Çalıkuşu izenekoa, emakume irakasle gazte baten istorioa kontatzen duena[3][2].

Erretiroa hartu ondoren, Istanbulgo udal antzokietako literatur batzordean lan egin zuen. 1956ko abenduaren 7an hil zen Londresen birikako minbiziaren ondorioz. Abenduaren 13an Istanbulgo Karacaahmet hilerrian lurperatu zuten[1].

Ipuinak
  • Recm, Gençlik ve Güzellik (1919)
  • Roçild Bey (1919)
  • Eski Ahbab (1917)
  • Sönmüş Yıldızlar (1923)
  • Tanrı Misafiri (1927)
  • Leylâ ile Mecnun (1928)
  • Olağan İşler (1930)
  • Aşk Mektupları (1932)
  • Boyunduruk (1932)
Eleberriak
  • Gizli El (1922)
  • Çalıkuşu (1922)
  • Damga (1924)
  • Dudaktan Kalbe (1925)
  • Akşam Güneşi (1926)
  • Bir Kadın Düşmanı (1927)
  • Yeşil Gece (1928)
  • Acımak (1928)
  • Yaprak Dökümü (1930)
  • Kızılcık Dalları (1932)
  • Gökyüzü (1935)
  • Eski Hastalık (1938)
  • Ateş Gecesi (1942)
  • Değirmen (1944)
  • Miskinler Tekkesi (1946)
  • Harabelerin Çiçeği (1953)
  • Kavak Yelleri (1961, hil ostekoa)
  • Son Sığınak (1961, hil ostekoa)
  • Kan Davası (1961, hil ostekoa)
Antzezlanak
  • Hançer (1920)
  • Eski Rüya (1922)
  • Ümidin Güneşi (1924)
  • Gazeteci Düşmanı, Şemsiye Hırsızı, İhtiyar Serseri (1925)
  • Taş Parçası (1926)
  • Bir Köy Hocası (1928)
  • Yeşil gece (1928)
  • İstiklâl (1933)
  • Hülleci (1933)
  • Balıkesir Muhasebecisi (1953)
  • Tanrıdağı Ziyafeti (1954)
  • Yaprak Dökümü (1971, hil ostekoa)
  • Eski Şarkı (1971, hil ostekoa)
  • Balıkesir Muhasebecisi (1971, hil ostekoa)
  • Tanrıdağı Ziyafeti (1971, hil ostekoa)
  • Kavak Yelleri
  • Çalıkuşu 2
  • Bir Köy Öğretmeni

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Turkieraz) «Cumhuriyet-8.12.1956 Günü 1. Sayfa» Cumhuriyet Arşivi jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-12-22) (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).
  2. a b c d (Turkieraz) «Güntekin, Reşat Nuri» İslâm Ansiklopedisi (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).
  3. a b c d e f (Turkieraz) «Çalıkuşu aılesı» Aksiyon 2002-04-20 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-01-23) (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).
  4. (Turkieraz) Nihad Sâmi Banarlı. (2009). Kültür köprüsü. Kubbealti Publishing ISBN 9756444363..

Kanpo estekak

aldatu