Rashid Rida (arabieraz: محمد رشيد رضا‎, Muḥammad Rashīd Riḍāʾ; Al-Qalamoun, Tripolitik hurbil, Libano, 1865eko irailaren 23a - Egipto, 1935eko abuztuaren 22a) erreformatzaile musulmana izan zen. Mistizismoak eraginda Salafiyya mugimendua sortu zuen antzinateko tradizio islamdarraren defentsarako. Al-Manar (Itsas argia) aldizkari islamdarra sortu zuen Kairon (1898). Otomandarren aurka matxinatu ziren arabiar abertzaleei lagundu zien, eta Faysal I.a Siriako errege aldarrikatu zuen Siriako kongresuan izan zen (1920). Islama mundu modernora egokitzen saiatu zen (emakumearen askatasunaren aldeko urratsak eta poligamiaren murrizketa bultzatuz, adibidez).

Rashid Rida

Bizitza
JaiotzaAl-Qalamoun (en) Itzuli1865eko irailaren 23a
HeriotzaKairo1935eko abuztuaren 22a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Irakaslea(k)Muhammad Abduh (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakteologoa, mufassir (en) Itzuli eta filosofoa
Lan nabarmenak
KidetzaArab Academy of Damascus (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
sunismoa

Erreferentziak aldatu