Ireki menu nagusia

Rafeef Ziadah (Beirut, 1979) kazetaria, poeta eta giza eskubideen aldeko ekintzailea da. Libanon jaio arren, jatorri palestinarra du.

Rafeef Ziadah
Bizitza
Jaiotza Beirut1979  (39/40 urte)
Herrialdea  Palestina
Hezkuntza
Heziketa University of York Itzuli
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea eta autorea

BiografiaAldatu

Errefuxiatu palestinarren familia baten hirugarren belaunaldiko kidea da. 1982an, PAE egozteko xedearekin Israel Libano hegoaldean indarrez sartu zenean, Ziadahren familiak ihes egitea erabaki zuen eta, urte luzez ibili ziren han eta hemen bidaiatzen,ez baitzuten errefuxiatu aitorpenik. Kanada hartu zuten bizileku denboraldi batez eta Torontoko York Universityn Zientzia Politikoak ikasketak burutu zituen. Gaur egun Londresen bizi da.

Jatorri duen lurraldean sekula egon ez bada ere, Palestinaren inguruko poemek agerian uzten dute bere kulturarekiko eta kausa politikoarekiko sentitzen duen pasioa eta atxikimendua. Israelgo Estatuak Palestinako lurraldea legez kontra indarrez hartu zuenetik palestinarrek jasandako sufrimendua islatzen dute bere poema gehienek. Hitzaren artista izaki, nazioartean aitorpena jaso du.

Oso gazte zelarik hasi zen idazten, eta, 2004an, jendaurreko lehen emanaldia eskaini zuen, arrazismoari lotutako bere esperientzia poema batean islatuz.

2009an, Hadeel[1] ahotsezko lehen albuma kaleratu zuen, Palestinako gazteen omenez. Orduz geroztik, mundu osoko herrialdeetan barrena eskaini ditu poesia-tailerrak. 2011n, emanaldia eskaini zuen Londresen Remi Kanazi poeta amerikar-palestinarrarekin batera, Poetic Injustice[2] liburuaren promozio biraren baitan. 2012an, Southbank Center Poets Olympiadean[3] Palestinako ordezkari gisa hautatu zuten, eta urte berean, Helsinkiko World Village Festivalean parte hartu zuen. 2014ko azaroan, Palestinaren aldeko kontzertu batean parte hartu zuen Ziadahk DAM-Palestine hip hop talde palestinarrarekin batera.

Rafeef Ziadah bereziki eman zen ezagutzera Shades of Anger[4] eta We teach life, sir[5] poemen harira. Azken honetan, Israelgo armadak 2008ko abendutik 2009ko urtarrilera bitartean Gazan egindako bonbardaketei buruz ari da. Bideoak milaka bisita izan zituen on line argitaratu zen unean eta nazioartean ospetsu bilakatu zen. Eskoziako Parlamentuan, esaterako, We teach life, sir poeman oinarritutako argazki-erakusketa egin zuten We Teach Life: The Children of the Occupation[6] izenburupean.

ErreferentziakAldatu

  1.   , . Noiz kontsultatua: 2016-08-26 .
  2.   , . Noiz kontsultatua: 2016-08-26 .
  3.   , . Noiz kontsultatua: 2016-08-26 .
  4.   , . Noiz kontsultatua: 2016-08-26 .
  5.   , . Noiz kontsultatua: 2016-08-26 .
  6.   , . Noiz kontsultatua: 2016-08-26 .