Rafael de la Hoz Arderius
Rafael de la Hoz Arderius (Madril, 1924 - ib., 2000) espainiar arkitektoa izan zen.
Rafael de la Hoz Arderius | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1924ko urriaren 9a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2000ko ekainaren 13a (75 urte) |
Familia | |
Aita | Rafael de la Hoz Saldaña |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Arkitektoen semea zen. Umetan Kordobara joan zen bizitzera familiarekin, eta han igaro zituen urte gehienak. Madrilen egin zituen arkitektura-ikasketak, eta gero Cambridgeko Massachusetts Institute of Tecnologyn osatu zituen. Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo arkitekto nagusietako bat izan zen. Haren lan onenen artean aipagarriak dira, beste askoren artean, Aguinas Ikastetxea (García Paredes arkitektoarekin elkarlanean), Almanzorreko kapera mudejarraren eraberritze-lana, Sierra Morenako Turris Eburnea monasterioa, Castellana kaleko Castelar eraikina (Madril), Sevillako Erakusketa Unibertsaleko Pabiloi Olinpikoak, eta Espainiako Olinpiar Batzordearen egoitza. Espainiako Arkitektoen Batzorde Gorenaren lehendakari izan zen zenbait aldiz, eta 1986an Arkitektoen Europar Batzordeko lehendakari hautatu zuten. 1995ean, Arkitekturako Antonio Camuñas saria jaso zuen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.