Neuquéngo probintzia
Neuquén Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen mendebaldean dago, Patagoniaren iparraldean. 94.078 km²ko eremua du eta 2010ean 551.266 biztanle zituen[1]. Hiriburua Neuquén da.
GeografiaAldatu
Mugakideak hauek ditu: iparraldean Mendozako probintzia, ekialdean eta hegoaldean Río Negroko probintzia eta mendebaldean Txile.
HizkuntzakAldatu
Gaztelania hizkuntza nagusia den arren, mapudungunezko hiztun maputxe batzuk ere bizi dira probintzian.
ErreferentziakAldatu
- ↑ República Argentina por provincia. Densidad de población. Año 2010. in: Censo 2010 Argentina. sig.indec.gov.ar (Noiz kontsultatua: 2015-08-16).
Kanpo estekakAldatu
- Probintziako webgune ofiziala Neuquen.gov.ar