Qinghai lakua

Qinghai lakua (txineraz:青海湖; pinyineraz:Qīnghǎi hú), Txinako Herri Errepublikako Qinghai probintzian dagoen lakua da. Historikoki lakuaren izena Koko Nor izan da (mongolierazko izena).

Lakuaren 1994ko satelite bidezko irudia.
Qinghai lakua 2006an.

Txinan iparralderago dagoen lakua da eta probintziako hiriburu den Xining hiritik 100 kilometro mendebaldera dago.

EzaugarriakAldatu

Lakua itsasoaren mailatik 3.205 metrora dago, Goi-ordoki tibetarraren ekialdean. Lakua 23 ibai eta erreka txikiagoek hornitzen dute.

Ur gazidun lakua izan arren, hainbat arrain eta hegaztiren bizitokia da. Lakuaren azalera asko aldatu da historian zehar eta XX. mendean laurden batean murriztu ondoren, 2004an hazten hasi zen berriro.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.