Qaliubiya
Qaliubiya Egiptoko gobernadore-herri edo probintzia bat da. Kairoko iparraldean dago, Niloren deltan. 1.001 km2 ditu, eta 4.237.003 biztanle (2006). Hiriburua: Banha.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b9/Egypt_Qalyubia_locator_map.svg/250px-Egypt_Qalyubia_locator_map.svg.png)
Geografia
aldatuMugak: ipar-ekialdean ash-Sharqiyah gobernadore-herria; ipar-mendebalean Nilo ibaiaren Damietta adarra.
Nilo ibaiaren lau ubidek (al-Rayyah, at-Twfiqi, Tur´at eta al-Ismailiyah) ureztatzen dituzte probintziako lursailak.
Ekonomia
aldatuBost biztanletatik hiruk nekazaritzan lan egiten du. Artoa, kotoia, garia eta hirusta dira uzta nagusiak. Fosfato- eta basalto-meak ere baditu. Kimika-industria eta olio findegiak dira ekonomia jarduera nagusiak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.