2018ko Neguko Olinpiar Jokoak
Neguko 2018ko Olinpiar Jokoak (ingelesez: XXIII Olympic Winter Games; frantsesez: Les XXIIIes Jeux olympiques d'hiver) gertakari honen XXIII. edizioa izan zen. Hego Koreako Pyeongchang hiri-konderrian ospatu ziren jokoak, 2018ko otsailaren 9tik otsailaren 25era arte.
Hautaketa
aldatu2011ko uztailaren 6an aukeratu zuten Pyeongchang egoitza bezala Durbanen egin zuten kongresu batean.[1] Hego Korearentzat lehen neguko jokoak izan ziren. Hala ere, 1988ko Udako Olinpiar Jokoak Seulen izan ziren.
2018rako egoitza bozkaketa emaitzak[2] | |||||
---|---|---|---|---|---|
Hiria | Herrialdea | 1. bira | |||
Pyeongchang | Hego Korea | 63 | |||
Munich | Alemania | 25 | |||
Annecy | Frantzia | 7 |
Kirolak
aldatu102 domina-ekitaldi burutu ziren 15 kiroletan.
Egoitzak
aldatuJokoen erdigune nagusia Pyeongchangeko Alpensia eski-estazio inguruan egon zen. Izotz gaineko kirolak Gangneung kostaldeko hirian burutu ziren.
Pyeongchang mendialdeko guneaaldatuAlpensia eski-estazioa:
Banakako egoitzak:
|
Gangneung kostaldeko guneaaldatuGangneung Olinpiar Parkea:
Kwandong Unibertsitate Katolikoa:
|
Dominak
aldatuDomina gehien lortu zituen taldea Norvegiakoa izan zen. Hona hemen 10 arrakastatsuenak:
Postua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Norvegia | 14 | 14 | 11 | 39 |
2 | Alemania | 14 | 10 | 7 | 31 |
3 | Kanada | 11 | 8 | 10 | 29 |
4 | AEB | 9 | 8 | 6 | 23 |
5 | Herbehereak | 8 | 6 | 6 | 20 |
6 | Suedia | 7 | 6 | 1 | 14 |
7 | Hego Korea | 5 | 8 | 4 | 17 |
8 | Suitza | 5 | 6 | 4 | 15 |
9 | Frantzia | 5 | 4 | 6 | 15 |
10 | Austria | 5 | 3 | 6 | 14 |
Guztira (30 herrialde) | 103 | 102 | 102 | 307 |