Txakur arraza bat da, polizia txakur, artzain txakur eta txakur hauek etxea zaintzeaz eta ordena publikoko indarrei laguntzeaz arduratzen ziren. Gaur egun, ordea, etxeko txakur bihurtu da ia erabat.

Puli
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
Jatorria Hungaria
SinonimoakPulik
Altueraarra: 41 cm gutxienekoa
arra: 43 cm gehienez
emea: 38 cm gutxienekoa
emea: 40 cm gehienez
Masaarra: 13 kg gutxienekoa
arra: 15 kg gehienez
emea: 10 kg gutxienekoa
emea: 13 kg gehienez
Katalogo kodea055

Historia aldatu

Jatorriz, txinako mendebaldean sortzen dira eta Tibeteko terrierrekin partekatzen dituzte sustraiak. Bere arbasoak IX medean, ziur aski, karpatoetatik etorri dira ganaduaren hazkuntzaren nomada gisa bizi ziren antzinako magiarrekin[1]. Hauei dirudienez tamaina ez zitzaien asko importa, txundituta geratu baitziren animaliaren adimenarekin eta lan egiteko zuen borondatearekin, hala ere, arraza honen jatorria oso antzinakoa eta zalantzazkoa da.

Hungarriarak, "puli" izena 1751n ipini zituen txakur honi. Urteetan zehar, lanerako zuten gaitasunagatik hazten zituzten, eta laster zabaldu ziren beste herrialde batzuetara. Hala ere, 1800. urtean herrialdeko artzain kopuruak behera egin zuen, eta horrek gero eta txakurkume gutxiago haztea eragin zuen. 1912an, arraza desagertzetik salbatzeko programa bat hasi zen, Emil Raitsits albaitariak eta Adolf Lenfl Budapest zoologikoko zuzendariak sustatua. Zorionez, helburua lortu zuten.[2]

Pulia Budapesteko txakur-erakusketa batean erakutsi zen lehen aldiz 1923an. 1936an, arraza American Kennel Clubek (AKC) aitortu zuen, 1948an United Kennel Clubek (UKC) eta 1954an Federation Canine Internationalek (FCI), zeinak artzain eta abereen, txakurren eta artzain-txakurren taldean sailkatu zuten.

Hasieran, puliak artaldeak babesteko erabiltzen ziren, baina, denborarekin, ehiza-txakur gisa eta lagun gisa erabiltzen hasi ziren. Europako eta Amerikako kontinenteetan arraza nazionalen klubak daude.

Deskribapena aldatu

 

Itxura orokorra: iletsua eta txikia. Lagun-txakurra da, aktiboa baita eta trebatzen erraza.

  • Pisu: emeek 14 kg inguru pisatzen dute eta 36-42 cm altura dute eta arrek berdin 13-15 kg pisatzen dute eta 39-45 arteko altura euki ahal dute.
  • Altuera: Emeek 36-42 cm aktura daukate eta arrek 39-45 cm-ko altura inguru.
  • Beltzak edo zuriak izan ohi dira, eta itzal grisak izaten dituzte. 3 cm-ko diametroa gainditzen ez duen edozein orban zuri, eta zuri bat ere aurki dezakezu behatzen artean.

Osasuna aldatu

Txakur arraza hau dagoen osasuntsuenetako bat da. 12 edo 16 urte bizi ahal dira. Baina batzuk hiltzen dira lehengo begiaren gardentasun galtzeagatik. Arazo hori begi batean edo bietan gerta daiteke, eta itsutasunera eraman dezake.[3]

Euki ahal dituzten beste gaixotasun batzuk:

Elikadura aldatu

Txakurraren dietak mantenugai multzo nagusi guztiak izan behar ditu. Egunean bitan eman behar zaio jaten.

Ezaugarriak aldatu

Tenperamentua aldatu

Tenperamentu maitagarria, ikasteko oso trebea eta oso kementsua eta bizkorra da, beti prest korrika eta salto egiteko. Itxura pisutsu samarra badu ere, errealitatea oso bestelakoa da. Batez bestekotik gorako adimena duen arrazatzat hartzen da, agindu berriak erraztasun handiz ikasten dituena eta bere familiako kideei itsu-itsuan obeditzeko joera duena. Haurrak maite ditu eta zaindari txakur ona da. Txakur hau txiki-txikitatik entrenatu behar da, lau hilabete dituztenean prest egongo baitira. Jarduera-maila handiko txakurra da, erraz egokitzen da hiriko zein landa-bizitzara.

Itxura eta Deskribapena aldatu

 
Puli zuria

Txakurkumeek ile kizkurra dute, eta 3 urte dituztenean hartzen dute behin betiko itxura.

Arraza hau handia da eta zuria edo beltza. Begiak marroi ilunak ditu. Ilea, ia lurrera iristen diren hariz osatuta dago. Mantuak kanpoko ile latza eta barruko ile finagoa batekin komposatuta dago. Bizkarraren eta izterraren atzeko aldearen gaineko kordoiak 20-30 cm-koak dira eta burukoak 10-12 cm-koak. Begiak eta sudurra hari horiek eskutatzen dituzte, eta burua obalatua du.[4]Mutur beltz txiki eta laburra bat dute. Belarriak v formakoak dira eta buruaren alboetan erortzen dira. Buztana laburra eta altua da.

Zainketa aldatu

8 edo 10 hilabete bete baino lehen, egin dezakezun gauza bakarra bainatzea da, hilean behin edo bitan.[5]

Txakur honen ilea arreta berezi bat behar du, batez ere soken eraketa fasean. Txakurkumea hazi ahala, ile-xerloak banandu egin behar dira, korapilorik ez sortzeko. Behin ileak lurra ukitzen duenean, moztu egin behar da, animalia bere ilearekin estropezu egin ez dezan.Beste edozein txakurrek bezala, bainu erregularrak behar ditu eta bere azazkalak erregulartasunez moztu. Garrantzitsua da txakurra egunero ateratzea ariketa fisikoa egiteko, nahikoa izaten da ibilaldi luzea eta egunero jolasteko denbora izatea energia bideratzeko. Txakurrentzako jolasak ere Puliei sasoian mantentzen laguntzen dute.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Mascotas, CurioSfera. (2021-11-10). «Origen Raza Perro Puli | CurioSfera-Animales.com» CurioSfera Animales (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Puli - Temperamento, características, comportamiento, origen» Demascotas.info (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  3. (Gaztelaniaz) luis. Puli húngaro | PERROSPEDIA. (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  4. (Gaztelaniaz) Thomas, María Eugenia. (2019-01-17). «Características y cuidado del puli húngaro» Mis Animales (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  5. (Gaztelaniaz) Coello, Zorayda. (2022-01-11). «Características, temperamentos y origen del Puli Húngaro» SoyunPerro | Expertos en Perros (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).

Kanpo estekak aldatu