Ireki menu nagusia

Pukas surfarekin lotutako marka komertzial euskalduna da. 1976an Zarautzen (Gipuzkoa) sortu zuen Iñigo Letamendiak. Pukas, hawaierazko puka (literalki zulo edo olatuaren tuboa) hitzetik dator. Gaur egun, mundo osoan ezaguna den marka da.

Arropa mota ezberdinak eta surf-taulen fabrikazioarengatik ezaguna, baditu ere, Donostia eta Zarautzen surf-eskola bana. Munduko Surf Zirkuituetan (WCT eta WQS) surlari-talde profesionala du, non besteak beste, Aritz Aranburu, Adriano de Souza, Tiago Pires eta Tim Boal dauden. 1990eko hamarkadan, Munduko txapelduna izan zen Sunny Garcia ere Pukas taldekoa izan zen hainbat urtetan. 1988tik 1999ra bitartean, Zarautzen egiten den Munduko Txapelketaren babesle nagusia izan zen Pukas, proba, Pukas Pro Zarautz deituz. Zarautzen irabazitakoen artean, Sunny Garcia eta Taj Burrow zeuden, munduko txapeldunak izandakoak.

Pukas ArropakAldatu

Mundu osoko surf dendetan salgai edukiz arren, denda propioak ditu Euskal Herrian, Espainia, Italia, Belgika, Portugal, Luxenbourg, Norvegia eta Herbeheretan. Lehendabiziko denda 1976an Zarautzen ireki zuen Letamendiak bere emazteak egindako bikiniekin.

Pukas TaulakAldatu

1970eko hamarkadan Letamendia eta beste lagun batzuk batu egin ziren surf-taulak egiten hasteko asmoarekin. Hasiera batean baserri eta garajetan egiten hasi ziren. Lehen taula lantegia Zarautzen ireki zuten 1980ean eta beranduago, Oiartzunen beste bat irekiz. Pukas surf talde profesionaleko surflariez gain, 2004an Sunny Garciak irabazitako Munduko Txapelketa Pukas markako taulekin izan zen.

Pukas Surf EskolakAldatu

Pukasek bi surf-eskola ditu Euskal Herrian, Zarautzen eta Donostian. Bietan ume zein helduentzat klaseak ematen dituzte.