Pudong barrutia

Pudong Barrutia» orritik birbideratua)

Pudong barrutia (Txinera sinplifikatuz: 浦东; pinyineraz: Pǔdōng) edo ofizialki "Pudongeko Gune Berria" (Txinera sinplifikatuz: 浦东新区; pinyineraz: Pǔdōng Xīn Qū), Shanghai osatzen duten barrutietako bat da. 2006ko erroldaren arabera, 1.770.000 biztanle eta 522,8 kilometro koadroko azalera zeukan.

Pudong barrutia
sub-provincial district of the People's Republic of China (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Udal-probintziaShanghai
Izen ofiziala浦东新区
Posta kodea200135
Geografia
Koordenatuak31°13′23″N 121°32′23″E / 31.2231°N 121.5397°E / 31.2231; 121.5397
Map
Azalera1.210,41 km²
Demografia
Biztanleria5.187.200 (2012)
5.681.512 (2020)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2012)
Dentsitatea4.285 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1993
Ordu eremuaUTC+08:00
Hiri senidetuakKuopio
pudong.gov.cn

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Pudong hitzaren esanahia "Huangpuren ekialdean" da, eta hitzaren jatorria argi ikus daiteke barrutiak Huangpu ibaiarekiko duen kokapena ikusita. Barrutiak, Huangpu ibaiarekin egiten du muga mendebaldean, eta Txinako Ekialdeko itsasoarekin ekialdean.

Ekonomia

aldatu

Pudong, Txinako gunerik aberatsenetakoa da gaur egun, eta BPGaren balioa 38,5 milioi dolarrekoa izan zen 2008an, Uruguai bezalako herrialdeen ekonomiaren antzera. Gaur egun, Pudongek Txinako Herri Errepublikako sei probintziak ainako ekonomia dauka biztanleri askoz txikiagoarekin.

Lujiazui

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Lujiazui»

Lujiazui Shanghai hiriko gune ekonomiko garrantzitsua da, hiriak duen finantza barrutietako bat. 1990eko hamarkadaren amaieran sortu zuen gobernuak Pudong barrutiaren hegoaldean, Bundaren aurrez aurre eta Huangpu ibaiaren ondoan.

Azpiegiturak

aldatu

Aireportua

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Shanghai Pudong Nazioarteko Aireportua»

Barrutiaren ipar-ekialdean, Shanghai udaltasuneko aireporturik garrantzitsuena dago. 2008an 28 milioi bidaiarik erabili zuten.

Maglev trena

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Shanghai Maglev trena»

2002. urtean mugitzeko lebitazio magnetikoa erabiltzen duen munduko lehen trena zabaldu zen Shanghai Pudong Nazioarteko Aireportua eta Longyang kalean dagoen tren geltokiaren artean. 30 kilometroko ibilbidea 7 minutu eta 21 segundotan egiten du trena, eta 431 kilometro orduko abiadura lortzen du.

Yangshan ur sakoneko portua

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Shanghaiko portua»

Yangshan ur sakoneko portua, Shanghaiko portua osatzen duten kaietako bat da, hiriaren hegoaldeko itsasoan, kostaldetik 30 miliara eraikia. Bertara heltzeko Donghai zubia Pudong barrutiaren hego-ekialdeko muturretik abiatzen da, itsasoaren erdian eraikitako kontainer porturik handienera.

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Sartaldeko Perla dorrea

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Shanghairen banaketa administratiboa  
Shanghai erdiguneko barrutiak: Changning | Huangpu | Hongkou | Jing'an | Luwan | Putuo | Xuhui | Yangpu | Zhabei
Shanghai erdigunearen inguruko barne barrutiak: Baoshan | Jiading | Minhang | Pudong
Shanghai erdigunearen inguruko kanpo barrutiak: Fengxian | Jinshan | Nanhui | Qingpu | Songjiang
Shanghaiko konderriak: Chongming
Txinako udaltasunak: Pekin, Chongqing, Shanghai, Tianjin