Ptolomeo II.a Filadelfoa

Ptolomeo II.a Filadelfoa (antzinako grezieraz: Πτολεμαίος Φιλάδελφος; Kos (Antzinako Grezia) K.a. 308-246) Ptolomeotar dinastiako bigarren faraoia izan zen; Egipton K.a. 285-246 denbora-tartean gobernatu zuen. Filadelfoak «Arreba maite duena» esan nahi zuen.

Ptolomeo II.a Filadelfoa

Faraoi

Bizitza
JaiotzaKos, K.a. 308
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaAlexandria, K.a. 246 (61/62 urte)
Familia
AitaPtolomeo I.a
AmaBerenize I.a Egiptokoa
Ezkontidea(k)Arsinoe I.a
Arsinoe II (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaPtolomeotar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Biografia aldatu

Egeoko Kos irlan jaio zen eta Ptolomeo I.a Soter eta bere emazte Berenize zituen guraso. Traziako Lisimakoren alaba zen Arsinoe I.arekin ezkondu zen gazte zela. K.a. 283an aita hiltzean, hasi zen erreinatzen. Gerra-kanpaina ugariren zuzendari izan zen bere anaiorde Magas Zirenekoaren, Antiokos I. Soterren (274-271), Antigono I.a Gonatasen (267-266, 262-261) eta Antiokos II.aren (260-253) aurka; hala areagotu zuen aitarengandik jaso zuen erreinua eta aginpidea.

Ptolomeo errege malenkoniatsua izan zen, gerrarako gaitasun txikikoa, baina oso trebea diplomaziarako, eta baita zientzia eta arteen zalea eta bultzatzailea ere. Herri-lan garrantzitsuak (Nilo eta Itsaso Gorriaren arteko ubidea) bultzatu eta artea eta zientziak babestu zituen, aitak bezala. Eskuizkribuak, margoak eta animalia exotikoak bildu zituen. Dinastiako gizon aberats eta boteretsuena izan zen. Haren ondorengoa bere seme Ptolomeo III.a Evergetes izan zen.

Kanpo-politika aldatu

Oro har, Ptolomeo II.aren kanpo-politikaren azken balantzea positiboa izan zela esan daiteke, bere abilezia diplomatikoa erabilita porrot militarren ondorioak indarrik gabe uzten asmatu baitzuen. Basikoki, hiru gerrari aurre egin behar izan zien:

Barne-politika aldatu

Egipton Ptolomeo II.ak hiri berri garrantzitsuak fundatu zituen, greziar taldeekin populatu zirenak. Lanaren antolaketa tradizionala (batez ere nekazaritza) indartu zuen, ekoizpena areagotzeko. Erregeak moneta-sistema berria ere ezarri zuen. Egiptoko ekonomiak bi zutabe zituen: landa bera eta Alexandria. Ptolomeok hiritarren erlijioaz ere interesa agertu zuen. Haren merituetako bat Alexandria antzinako kultura-gune eta ikerketa-gune garrantzitsu bihurtzea izan zen. Besteak beste, Alexandriako Liburutegia eta Museoa bera hobetu zituen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ptolomeo II.a Filadelfoa