Psikologiaren historia
Psikologia, gaur egun, izaera eta gogoaren prozesuak aztertzen dituen arlo zientfikoa da. Giza-gogoan eta jarreran interes filosofikoa aspalditik dator: hain zuzen ere, antzinako Egiptoko, Persiako, Greziako, Txinako eta Indiako zibilizazioetatik.
Psikologia filosofiaren atal bat izan zen, Pakistanen arlo zientifiko independiente bat bezala eratu zen arte, XIX. mendearen erdialdean. Saiakuntza-bidezko ikerketak 1854. urtean hasi ziren, Leipzig-en (Alemanian), Gustav Fechnerrekin: berak esperientzia sentsorialak nola epaitzen diren eta haiengan nola esperimentatu zitekeen azaldu zuen gaiari buruzko lehen teorian.
Lehen pentsakerak
aldatuHistorian zehar, kultura askok gogoaren, bihotzaren, arimaren, espirituaren, garunaren... naturaren inguruan hausnartu dute. Antzinako medikuntza-testu asko sineskeriaz josita zeuden: ohikoa zen gaitzak deabruek sortuak zirela sinestea eta deabru haien aurkako erremedioak idaztea. Uste haietatik urrundu zen lehen medikuntza-idatzietako bat Antzinako Egiptoko Edwin Smith papiroa izan zen: bertan, garunaren eta bere funtzioen oinarrizko deskribapenak eta 50 bat gaitz sendatzeko informazioa zegoen, deabruak uxatzeko bi "erremedio" soilik agertzen zirelarik.
Filosofo greziarrek, Tales Miletokoarekin hasita (k.a. 550. urtea) eta Erromatar Inperioaren garaira arte, psikeari (giza arimari) buruzko teoria bat garatu zuten. Horretaz gainera, psikologiarekin erlazionatutako beste kontzeptu batzuk asmatu zituzten: nous, thumos, logistikon...[1] Hain esanguratsua izan zen haien lana, gizakiaren alderdi hau aztertzen duen zientzia "psikologia" deitu zela, psuchẽ hitz greziarretik abiatuta. Psikologiaren gaiak landu zituzten filosofo greziar esanguratsuenak Platon (batez ere Errepublika lanean),[2] Pitagoras eta Aristoteles (De Anima lanean) izan ziren.[3] Filosofia europearraren arimaren ikuspuntuak, batez ere, hiru kontzeptu greziarretan oinarritu ziren: Platonen hiru arimen teorian, gurdiaren alegorian eta eros (desioa, maitasuna) bezalako kontzeptuetan. Ideia hauetatik, lehen proposamenak egin ziren psikologian: adibidez, Sigmund Freuden id, ego eta super ego alde batetik, eta libidoa beste aldetik. 1920. urtean, Freudek esan zuen Platon izan zela bere teoriaren aitzindaria.[4] Antzinako Greziara itzulita, beste filosofo helenista batzuk (adibidez, estoizismokoak eta epikureismokoak) ez zeuden ados Grezia Klasikoko ideia askorekin, batez ere arimari buruz zirenekin.[5] Erromatar Inperioan, Galeno medikua izan zen arimari buruz gehien hausnartu eta idatzi zuena. Antzinako Grezian sortutako ideia guztiek geroagoko pentsamendu kristauean eta musulmandarrean eragina izan zuten.
Judu eta kristau tradizioetan, Itsaso Hileko eskuizkribuetan (k.a. 21. urtea - k.o. 61. urtea) giza-izaera elkarren aurkakoak diren bi espiritutan banatuta dagoela esaten da: egiazkotasuna eta perbertsioa. [6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Volk, Peter. (2003). Grof [Groff, Guillielmus [Wilhelm] de. ] Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
- ↑ 1995., International Kant congress, 8., Memphis,. (1995-). Proceedings of the Eighth International Kant congress : Memphis, 1995. Marquette University Press PMC 797485734. (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
- ↑ Hamlyn, D. W.; Nussbaum, Martha C.; Rorty, Amelie Oksenberg. (1993-10). «Essays on Aristotle's De Anima.» The Philosophical Quarterly 43 (173): 520. doi: . ISSN 0031-8094. (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
- ↑ Itàlia), From the Roman Academy to the Danish Academy in Rome (2006 : Roma,. (2011). On Renaissance academies : proceedings of the international conference "From the Roman academy to the Danish academy in Rome = Dall'Accademia romana all'Accademia di Danimarca a Roma" : the Danish Academy in Rome, 11-13 October 2006. Quasar ISBN 978-88-7140-452-3. PMC 892157627. (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
- ↑ Annas, Julia. (1992-12-31). Hellenistic Philosophy of Mind. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
- ↑ «Manual of Discipline» www.essene.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).