Aranondo

Prunus domestica» orritik birbideratua)

Aranondoa (Prunus domestica) Rosaceae familiako fruta-arbola da. Zurtoin zuzena dauka, azal leuna eta adaburu globularra. Loreak goiztiarrak dira eta bakarka edo binaka hazten dira. Fruituak aranak dira.

Aranondo
Iraute egoera

Daturik gabe  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
LeinuaAmygdaleae
GeneroaPrunus
Espeziea Prunus domestica
L.
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakplum wood (en) Itzuli

Prunus terminoa latinetik dator, eta basaranaren izena da; domestica terminoak "etxekoa" esan nahi du.

Ezaugarriak aldatu

Hosto erorkorreko fruta-arbola da, eta 10 m garai izan daiteke. Adaburu zabala eta irregularra du.

Zurtoina – Azala aldatu

Aranondoaren zurtoina zuzena eta estua da, eta azala leuna eta marroia. Kimu gazteak berdeak eta pubeszenteak dira; adar helduak, berriz, arreak eta leunak -arantzatsuak, batzuetan-.

Hostoak aldatu

Aranondoak hosto obalatu eta meheki horzdunak ditu.

Loreak aldatu

 
Loreak.

Zuri-berdexkak dira loreak, eta multzo txikitan sortzen dira, hostoak baino lehenago.

Fruituak aldatu

Fruitua -drupa erakoa- arana da: biribildua edo luzanga, eta horia, gorria, purpura edo berdea izan daiteke.

Habitata aldatu

Jatorriz Kaukasokoa dela uste dute adituek, baina, antzinatik, fruta-arbola modura kultibatzen da herrialde askotan.

Erabilera aldatu

Aranak fresko, siku, konfitatu edo marmeladan kontsumitzen dira. Aranondoaren mamia laxantea da.

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.