Power metal heavy metal musikaren estilo bat da, metal tradizionalaren ezaugarriak thrash metalaren eta speed metalaren ezaugarriekin konbinatzen dituena, askotan testuinguru sinfoniko baten barnean. Terminoak erreferentzia egiten dio erlazionatuta dauden baina desberdin diren bi estilori: lehena Ipar Amerikan aitzindari eta asko jo izandakoa speed metalaren oso antzeko diren soinu gogorrekin, eta bigarrena Europan sustraitutako (batez ere Alemanian, Italian eta Eskandinavian) aurrekoa baino hedatuago dagoen eta popularragoa den estiloa, soinu lasaiago, melodikoagoarekin eta oso maiz teklatu musikala erabiltzen duena.

Manowar zuzenekoan, Hamburgon, 2007an.

Ezaugarri musikalak

aldatu

Power metala gaur speed metalaren ezaugarriekin indartutako soinu epiko batekin elkartzen da, speed metala bera power metalaren aurrekin musikala delarik. Power metalaren gai lirikoak, metala bera bezain anitzak izanda ere, tipikoki honakoetan edo honakoen konbinazioan zentratzen dira: fantasian eta mitologian (adib. Rhapsody of Fire, Blind Guardian), lagunartekotasunean eta itxaropenean (adib. Lost Horizon, Highland Glory), gudan (abid. Manowar, Sabaton, Iced Earth), borroka pertsolanetan eta emozioetan (adib. Sonata Arctica, Evergrey). Beste hainbat metalaren gai tipiko, adibidez, erlijioaren kontra edo gai politikoak konparatiboki arraroagoak dira, baina noizean behin emandakoak.

Power metala bokalistan nabarmen zentratuta dago, ahots “argiak” death metalarekin (adib. Obituary, Napalm Death) edo black metalarekin (adib. Darkthrone) sarri erlazionatutako ahots kurrinkariak baino maizago ematen direlarik. Ronnie James Dio, Bruce Dickinson, Rob Halford eta heavy metalaren beste hainbat abeslariren tradizioa jarraituz, power metalaren ahotsak oso sarri erregistro altukoak dira. Genero honetako bokalistarik gehienek tenorearen eskalan abesten dute, oso nota altuetara ailegatzeko kapaz direlarik. Dena den, badaude hainbat salbuespen, adibidez, Pyramaze/Iced Earth taldeen Matt Barlow frontmana, Falconer taldearen Mathias Blad frontmana, eta Sabaton taldearen Joakim Broden frontmana; baritono edo baxu eskaletan abesten dute, nahiz eta zenbait abestitan adibidez, “Creator Failure”-en, Barlow-k Rob Halford gogorarazten duten nota altuak lortzen dituen. Gamma Rey taldearen Kai Hansen bokalistak, Persuader/Savage Circus taldeen Jens Carlssonek, Power metal vocalists Kai Hansen of Gamma Ray, Blind Guardianeko Hansi Kürschek, eta Theocracy bandaren Matt Smithek, Queen taldea gogorarazten duten efektu koralak grabatzen dituzte.[1] Power metaleko bokalista gutxik egiten du instrumentalista bezala ere, baina noizean behin eman izan da. Beste heavy metalaren estiloetako abeslari batzuk power metalaren abeslariek duten erregistro altuetako ahotsak badauzkate ere. Adibidez, Anthrax Ameriketako thrash metal taldearen Joey Belladona abeslariak. Horrela ba, erregistro altuan abestea ez dago murriztuta power metalaren taldeetara, nahiz eta estiloa generoaren barnean tipikoa den.

Power metaleko gitarrajoleek eta baxujoleek orokorrean noten sorta azkarrak jo ohi dituzte, musika kordak konparatiboki motelago aldatzen dituzte, tempo harmonikoa behin neurri bakoitzeko edo gutxiagokoa izanda. Gitarra solo bizkor eta landuak, dena den, ia bermatuta daude. Musika korden aldaketa motela esanguratsua da power metala definitzerakoan, korden aldaketa azkarrak sarri Thrash metal tradizionala definitzen duen bezala, adib. Slayer.

Nahikoa power metalaren bateriajolek orokorrean bi bateria baxurekin jotzen dute abiadura handitu nahian. Estilo hau nahikoa hedatuta dago heavy metalaren beste azpigeneroetan ere, unibertsala ez den arren. Hala ere power metala gailentzen da teknika honen erabilpen maiztasunean. Estiloa Helloweenen Ingo Schwichtenbergek perfekzionatu zuen, beste hainbat bateriajolek jarraitutako bidea ezarri zuelarik. Bateriajole batzuk hala ere ez dute teknika hau erabiltzen eta gehiago darabilte thrash metalaren bateria jotzeko era, baxu bikoitzaren danbateko azkarrak jota, zeinek ostiko bikoitzarekin hiruzpasei danbateko dakartzaten. Iced Earth eta Blind Guardian taldeek bigarren estilo hau darabilten bateriajoleak dauzkate. Ez-ohizkoagoa da ere blast beat estiloa. Estatu Batuetako Cellador power metal taldea da estilo hau bere abesti askotan darabilen adibide bat.

Power metal taldeek oso sarri teklatuak barneratzen dituzte beraien lan musikaletan, nahiz eta erabilpen hau erabilpen sotiletik erabilpen nabarmenera doan. Zenbait Power Metal Sinfonikoko taldek, Rhapsody of Fire eta Nightwishek bezala, bere grabazioetan elementu sinfoniko gehiago gaineratu dituzte, eta horrela, orkestra osoak darabiltzate beste taldeek teklatuekin betetzen duten funtzioa betetzeko.

Estilo hau oso popularra da Europan, Japonian, Hego Amerikako hainbat herrialdetan (adibidez, Brasil, Venezuela, Peru, Argentina eta Txile), Kanadako Kebek probintzian, zeinean zale oinarri handia dagoen, eta Ipar Amerikan, zeinean bere populartasuna poliki igotzen ari den.

Power metal motak

aldatu

Amerikako Power Metala

aldatu

Estatu Batuetako power metala 1980an sortu zen, Europar power metala eta speed metalaren erdibideko bezala. Normalean bizkorra da, zuzena eta nahiko gogorra eta oldarkorra, baina sentimendu epiko bereizgarriarekin. Estilo honetan teklatuek ez dute funtzio nagusirik egiten, ahots eta riffetan zentratzen delarik. Musika hau berau eragin zuen musikaren nahiko antzekoa da, baina “power metala” terminoa sortu zuen eta berebizikoa izan zen ondorengo power metal melodikoaren mugimenduaren inspirazioan. Europan estilo honen antzeko musika jotzen duten bandak badaude, adibidez, Grave Digger.

Adibideak: Manowar, Jag Panzer, Crimson Glory

Europar Power Metal/Melodikoa

aldatu

Estilo hau 1980 hamarkadan sortu zen Alemaniako Helloween eta Finlandiako Stratovariusekin, melodian finkatutako enfoke indartsuarekin eta gai positibo eta alaigarriekin. Helloweenek speed metalaren riff azkarrak gitarra eta ahots argiekin nahastu zituen. Stratovariusek joera melodiko hau areagotu zuen teklatuen erabilera nabarmenarekin eta gitarra solo neoklasikoekin. Genero hau azpibanatu egin zen eta Europan zehar hedatu, power metalaren oraingo azpigenero gehienetara, musika klasikoaren eta folk musikaren eraginak barneratuz eta fantasiaren alegaizkoa berrindartuz, nahiz eta beste batzuetan alde emozionalago eta erromantikoago bat garatu. Estilo hau metalaren azpigeneroetako handienetako bat bihurtu da eta bere populartasuna gutxitzetik oso urrun dago. Estatu Batuek Europar power metal estiloko taldeak ere baditu, adibidez, Kamelot.

Adibideak: Gamma Ray, Blind Guardian, HammerFall

Folk-Power Metal

aldatu

Badaude zenbait folk metal eta viking metal talde zeinek power metaletik hartzen duten eragina, atmosfera ilunagoa duen black metalatik baino, eta zenbait taldek extreme metalaren oihuak abeste-era melodikoez ordeztera ailegatu dira. Letrak power metalaren eta folk metalaren gurutzaketa bat izan daitezke, batzuetan bai natura zein fantasiaren gaiak jorratuz. Genero hau extreme metalarenarekin elkargurutza daiteke.

Adibideak: Elvenking, Falconer, Turisas

Power Metal Progresiboa

aldatu

Pasarte musikal luzeak eta metal progresiboaren tempo ez-ohizkoak, adibidez, Dream Theater-enak, power metalaren ahots altu eta gitarra neoklasiko eta teklatuekin konbinatzen ditu. Hala ere, progresibo bezala sailkatutako talde guztiek ez dute enfasia jartzen bere musikan tempo ez-ohizkoak jotzean. Metal progresiboaren letrak askotan introspektiboagoak dira, power metal tipikoaren fantasian oinarritutako letra optimistak baino.

Adibideak: Symphony X, Evergrey, Kamelot

Power Metal Sinfonikoa

aldatu

Musika klasikoan normalean aurkitutako tresna musikalen edo berauek imitatzen duten teklatuen erabilpen anitza egiten duten power metal taldeak, metal sinfonikoaren antzekoak. Elementu osagarri hauek maiz erabiltzen dira gako bezala power metal normalatik bereizteko, musikari kapa estra bat emateaz gain, soinu aniztasun handiagoa lortuz. Heavy taldeek zeinek teklatuak sintetizatzaile huts bezala erabiltzen dituzten, soinu orkestralik gabe, adibidez, Sonata Arctica, ez dira egitan genero honen partaide.

Adibideak: Rhapsody of Fire, Fairyland, Nightwish

Thrash Power Metal

aldatu

Tower metal ere deitua, azpigenero hau thrash metalaren eraginak dauzka. Power metalaren ahots altu argiak eta melodiak mantentzen dira (genero hau extreme power metaletik aldenduz), baina oso sarri thrash metaletik ekarritako riff oldarkorrekin, zenbait oihukatutako pasarterekin eta letretako gairekin. Genero hau batez ere Estatu Batuetan kokatzen da, baina zenbait Europako bandak, adibidez, Mystic Prophecyk, power metala jotzeko era hau darabilte ere.

Adibideak: Iced Earth, Mystic Prophecy, Realm

Metal Epikoa

aldatu

Heavy metala fantasia/gerlari gaiekin. Termino hau power metalarekiko konexioa duten taldeei aplika ohi zaie. Hala ere, beste metal generori aplikatzen zaio ere, batez ere doom metal goiztiarrari (adibidez, Candlemass eta Cirith Ungol, metal gotikoari (adibidez, Tiamat eta Therion), eta viking metalari (adibidez, Finntroll eta Turisas.

Adibidez: Manilla Road, Virgin Steele, Cirith Ungol

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu