Sonata Arctica

Finlandiako power metal taldea

Sonata Arctica Finlandiako musika taldea da, 1996an sortua. Power metal melodikoa eta metal sinfonikoa egiten du. Finlandia iparraldeko Kemi hirian sortu zen[1].

Sonata Arctica
Datuak
JatorriaKemi
Musika motaPower metal eta progressive metal (en) Itzuli
Urteak1996
Produkzioa
Diskoetxea(k)Spinefarm Records (en) Itzuli
Nuclear Blast (en) Itzuli
Tony Kakko
Janne Kivilahti (en) Itzuli
Jani Liimatainen (en) Itzuli
Tommy Portimo (en) Itzuli
Mikko Härkin (en) Itzuli
Marko Paasikoski (en) Itzuli
Henrik Klingenberg (en) Itzuli
Elias Viljanen (en) Itzuli
Pasi Kauppinen (en) Itzuli
Informazio gehigarria
sonataarctica.info
IMDB: nm5940224 Facebook: sonataarctica Twitter: SonataKemi Instagram: sonataarcticaofficial MySpace: sonataarctica Youtube: UC56F8c8khYkaA42xQhoS_gw Spotify: 5YeoQ1L71cXDMpSpqxOjfH iTunes: 29048370 Last fm: Sonata+Arctica Musicbrainz: 319b1175-ced9-438f-986b-9239c3edd92d Songkick: 419723 Discogs: 252168 Allmusic: mn0000039353 Deezer: 532 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

1995 urtearen amaieran[1] Tony Kakko abeslariak eta Jani Liimatainen eta Marko Paasikoski gitarjoleek sortu zuten taldea, hasiera batean Tricky Beans izenarekin. Hard rock estiloa jorratu zuten hasieran. 1997an izena aldatu zuten, Tricky Means bihurtuz, eta FullMoon izeneko demo bat grabatu zuten eta Spinefarm Records diskoetxearekin kontratua sinatu zuten. Eclíptica lehen diskoa kaleratu zutenerako dagoeneko Sonata Arctica izena zuten[2]. Lehenengo singlea "UnOpened" izan zen eta lehenengo astean Finlandiako 20 salduenen zerrendan sartu zen. Taldea Tony Kakko abeslariak, Jani Liimatainen gitarjoleak, Janne Kivilahti baxujoleak eta Tommy Portimo bateriak osatzen zuten. 2000. urtean Stratovarius taldearen telonero izan ziren[3].

Bigarren diskoarekin (Silence) Europan zeharreko bira zabala egin zuten. 2001ean Japonian jo zuten eta 2002an Hego Amerikan, Brasilen eta Txilen. 2003an Japonian bira txiki bat egin zuten eta ondoren hirugarren diskoa grabatu zuten, Winterheart's Guild.

2003an amaitu zen Spinefarm Records diskoetxearekin zuten kontratua eta Nuclear Blast diskoetxeak fitxatu zituen. 2004 hasieran Iron Maidenek Japonian egingo zuen birarako telonero aukeratu zituzten[4]. Urrian Reckoning Night grabatu zuten, Nuclear Blast diskoetxearekin egingo zuten lehenengoa. 2006 hasierarako disko horren 100.000 kopiatik gora saldu zituzten eta Finlandian urrezko diskoa izan zen. Hau da orain artean kopia gehien saldu dituen Sonata Arcticaren diskoa. 2006an Tokion grabaturiko zuzeneko diskoa kaleratu zuten, For The Sake Of Revenge.

2007an Unia diskoa atera zuten, gitarra bortitzagoak dituena. Batzuen ustetan taldearen disko eskasena da eta beste batzuen ustetan onena[5]. Finlandian urrezko diskoa izan zen[6] eta Estatu Batuetan taldearen disko erosiena.

Hurrengo urteetan diskoak ateratzen jarraitu dute, bi urtetik bat gutxi gora behera eta tartean birak egin dituzte.

Taldekideak

aldatu
 
Jani Liimatainen gitarjolea, taldearen sortzailea.
  • Tony Kakko (1995 - ) ahotsa, gitarra akustikoa eta teklatua
  • Tommy Portimo (1995 - ) bateria eta perkusioa
  • Henrik Klingenberg (2003 - ) teklatua, baxu akustikoa eta bigarren ahotsa)
  • Elias Viljanen (2007 - ) gitarra eta bigarren ahotsa
  • Pasi Kauppinen (2013 - ) baxua

Taldekide ohiak

aldatu
  • Pentti Peura (1995-1999) baxua
  • Marko Paasikoski (1995; 2000 - 2013) gitarra (1995) baxua, gitarra akustikoa, bigarren ahotsa
  • Janne Kivilahti (1999 - 2000) baxua
  • Mikko Härkin (2000-2002) teklatuak
  • Jani Liimatainen (1995 - 2007) gitarra eta bigarren ahotsak

Diskografia

aldatu
  • Ecliptica (1999, Spinefarm Records)
  • Silence (2001, Spinefarm Records)
  • Winterheart's Guild (2003, Spinefarm Records)
  • Reckoning Night (2004, Nuclear Blast)
  • Unia (2007, Nuclear Blast)
  • The Days of Grays (2009, Nuclear Blast)
  • Stones Grow Her Name (2012, Nuclear Blast)
  • Pariah's Child (2014, Nuclear Blast)
  • The Ninth Hour (2016, Nuclear Blast)
  • Talviyö (2019, Nuclear Blast)
  • Acoustic Adventures - Volume One (2022, Atomic Fire Records)
  • Acoustic Adventures - Volume Two (2022, Atomic Fire Records)
  • Clear Cold Beyond (2024, Atomic Fire Records)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) Bat, Jacques-Marie. «SONATA ARCTICA» The Metal Family (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
  2. (Ingelesez) «Sonata Arctica - Ecliptica review» Metal Storm (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
  3. «Sonata Arctica html - The Gauntlet» www.thegauntlet.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
  4. (Ingelesez) Sonata Arctica Poster Competition – Sonata Arctica – Official Website. (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
  5. Chaoszine. (2014-02-07). Sonata Arctican haastattelu "Pariah's Child" -albumista. (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
  6. (Finlandieraz) «Listat» Musiikkituottajat (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).

Kanpo estekak

aldatu