Newton (unitatea)
indarraren unitatea Nazioarteko Unitate Sisteman
Fisikan, newton (N) bat, indarraren unitatea da Nazioarteko Unitate Sisteman, Isaac Newton-en omenez jarri zioten izena. Kilogramo bateko objektu bat 1 m/s²-ko azelerazio batera iristeko behar den indarra bezala definitzen da.
Newton (unitatea) | |
---|---|
Neurtzen du | indarra |
SI sistemarako konbertsioa | 1 N |
Honen izena darama | Isaac Newton |
Ikurra | N, Н, Н, N, N eta N |
Pisua, bi objekturen artean eragiten den indarra denez grabitatearen ondorioz, newton-a ere pisuaren unitate bat da. Lurrean, kilogramo bateko objektu batek 9.81 newton inguruko pisua du.