Portugal txilar
Portugal txilarra (Erica lusitanica) erikazeoen familiako zuhaixka adartsua da, 2 m luzea. Erica generoko espezie asko bezala, txilar espezie-mota bat da.
Portugal txilar | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Ericales |
Familia | Ericaceae |
Generoa | Erica |
Espeziea | Erica lusitanica |
Morfologia
aldatu3,5 m-ko zuhaixka da. Adar tenteak ditu, Erica arborearen antzera, baina bere adasken indumentuak ile bakun eta leunak bakarrik dauzka.
Hostoak, 2,1-7,5 x 0,4-0,5 mm-koak dira eta bertizilatuak daude, eta berde argiak dira. Horretaz gain, hostoa ardatzean tolesten denez, azpialdea ez da ikusten. Gainera, glabroak dira eta sarritan dentikulatuak, oinarri eta erpinean. Batzuetan, hosto axialez lagunduta egoten da.
Infloreszentzia ugari garatzen ditu, 1-3 lorekoak, panikula piramidal luzeak osatzen dituzten lukuetan elkarturik. Pedizeloak 2-4 mm-koak, lodiak, glabroak eta arreak dira. Sepaloak, 1-1,2 mm-koak, obatuak dira, krema kolorekoak edo zurixkak eta glabroak. Korola 4-5 mm-koa da, tubularra edo kanpai-formakoa. Koloreari erreparatuz, zuri edo zuri-arrosa izaten da. Lobuluak 0,4-1 mm-koak eta tenteak normalean. Anterak, 0,5-0,8 mm-koak direnak, inklusoak dira eta estiloak exertuak. Obarioa glabroa da, gutxitan iletsua. 3 mm-ko estiloa du, exertua eta erlatiboki lodia dena. Estigmak kono alderantzikatuaren itxura du[1].
Haziak, 0,25-0,5 mm-koak dira, elipsoidalak eta erretikulatu-albeolarrak[1].
Loraketa
aldatuLoraketa garaia, abendutik martxora bitartean ematen da[2]. Polinizazioa erleen bidez gertatzen da. Hala ere, Erica generoko landareak haizearen bitartez poliniza daitezke arrakasta gutxiagorekin[3].
Habitat eta ekologia
aldatuKlima hezea duten lur silizeo edo azidifikatuetan bizi da, esaterako; artadi eta hariztien baso mendel eta ordezko komunitateetan, eta baita leku eraldatuetan ere[2].
Banaketa
aldatuIberiar penintsulako ipar eta mendenbaldeko eskualdeetara eta Frantziako hegomendebaldera mugatzen da. Euskal Herrian isurialde kantauriarrean agertzen da arruntki[2].
Erabilerak
aldatuLandare apaingarri gisa ezagutzen da[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Flora ibérica : plantas vasculares de la Península Ibérica e Islas Baleares. Real Jardín Botánico, C.S.I.C 1986-<2017> ISBN 9788400062217. PMC 15529745. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ a b c I., Aizpuru,. (2010). Euskal herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. (2. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445730515. PMC 868798162. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ ELSE; HAGERUP, OLAF. (1953-02). «THRIPS POLLINATION OF ERICA TETRALIX» New Phytologist 52 (1): 1–7. doi: . ISSN 0028-646X. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
- ↑ RHS A-Z encyclopedia of garden plants. Dorling Kindersley, 1136 or. ISBN 1405332964..