Porto Novo[1] (baita Hogbonou edo Adjacé ere) Beningo hiriburua da, Cotonou hiri nagusia den arren. Herrialdearen hego-ekialdean dago, Gineako golkoaren ertzean. Burdinbide batek lotzen ditu Porto Novo eta Cotonouko hiriak. Merkataritzagune garrantzitsua da, eta zentral termikoa du. Kopra, olioa eta kotoia esportatzen dira bertako portutik.

Porto Novo
hiri
Marche ouando porto-novo.jpg
Administrazioa
Herrialdea Benin
Beninen banaketa administratiboaOuémé
Alkatea Moukaram Océni
Geografia
Koordenatuak 6° 29′ 00″ N, 2° 37′ 00″ E / 6.4833333333333°N,2.6166666666667°E / 6.4833333333333; 2.6166666666667Koordenatuak: 6° 29′ 00″ N, 2° 37′ 00″ E / 6.4833333333333°N,2.6166666666667°E / 6.4833333333333; 2.6166666666667
Azalera 110 km²
Altuera 38
Demografia
Biztanleria 267.191 bizt.
Dentsitatea 2.429,01 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuak Cergy
http://www.portonovo.bj

HistoriaAldatu

Aipagarriak dira katedral portugaldar zaharra eta kolonia garaiko jauregiak. Antzinako erreinu baten hiriburua zen XVI. mendean; XVII. mendean portugaldarren merkataritzagune eta esklaboen salerosketaren abiapuntu izan zen. 1900. urtean egin zuten Dahomeyko (gaurko Beningo) hiriburu.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Porto Novo)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura (ºC) 27 28 28 28 27 26 25 25 25 26 27 27 26
Pilatutako prezipitazioa (mm) 23 34 86 127 215 370 129 44 89 140 52 16 1326
Iturria: [2]

Portonovoar ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Beningo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.