Pontzio Pilato[1] (latinez: Pontius Pīlātus; antzinako grezieraz: Πόντιος ΠιλάτοςPontios Pīlātos), erromatar prefektua izan zen Judean 26 eta 36 urteen artean, Tiberio enperadorearen erregealdian.

Pontzio Pilato

Judea (erromatar probintzia)eko Erromatar gobernadorea

26 - 36
Valerius Gratus (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAbruzzo, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna eta Palazuelos de Eresma, ezezaguna (2034/2035 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Pontius Pilate's wife (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera
latina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta goi-funtzionarioa
Santutegia
Ekainaren 25
Zerbitzu militarra
Adar militarraErromatar armada
Gradualegatus (en) Itzuli

Find a Grave: 107633698 Edit the value on Wikidata

Prefektu izendatu aurretik eta ondorengo bere bizitzaren xehetasunak ez dira ezagutzen, baina elezaharrak ordezkatu ditu: horren barnean, bere emaztearen balizko izena dago, Santa Prokula (santu kanonizatu zuen Eliza Ortodoxoak), baita Tarracon jaio izana ere. Etiopiako Eliza Ortodoxoko santua da.

Tiberio enperadoreak Judeako prokuradore izendatu zuen, enperadorearen pretorioaren prefektu Luzio Elio Sejanoren gomendioz: hura Julia Vipsania Agripinaren arerioa zen eta antisemita ospea zuen.

Judea erromatartzen saiatu zen, arrakastarik gabe, Enperadorearen gurtzarako irudiak sartuz eta akueduktu bat eraikitzen ahaleginduz, Tenpluaren funtsekin. Juduekin zituen desadostasunek bere agintearen egoitza Zesareatik Jerusalemera eramatera behartu zuten, matxinadei hobeto aurre egiteko. Pilatok, gainera, muturreko taldeei aurre egin behar izaten zien, horien artean, Barrabasi, erromatar soldadu baten hiltzaileari. Talde iraultzaile horiek buruhauste ugari eman zizkioten Pilatori.

Pilato Ebanjelioetan

aldatu

Ebanjelioen arabera, Jesus soldadu armatu batzuek preso hartu zuten, Kaifas eta apaiz gorenen aginduz. Pilatori Jesus exekutatzeko eskatu zioten, heriotza zigorra erromatarrek soilik ezar baitzezaketen. Errudun ikusten ez zuen arren, Pilatok herriari utzi zion Barrabas edo Jesus askatzeko erabakia hartzea.

Apaiz nagusiak buru zituela, herriak Barrabas askatzea eta Jesus gurutziltzatzea erabaki zuen. Horren aurrean, Pilatok eskuak garbitu zituen, jendetzak nahiarekin zerikusirik ez zuela izan nahi adierazteko. Pilatok "Ez naiz gizon horren heriotzaren erantzule! Zeuek ikusi!" esan zuen, eta jendetzak "Geu eta gure ondorengoak egiten horren heriotzaren erantzule!" erantzun.

Filmografia

aldatu
Urtea Filma Zuzendaria Pertsonaia
2007 L'inchiesta Giulio Base Hristo Shopov
2004 The Passion of the Christ Mel Gibson Hristo Shopov
1979 Brianen bizitza Terry Jones
1977 Gesù di Nazareth Franco Zeffirelli Rod Steiger
1965 The Greatest Story Ever Told George Stevens Telly Savalas

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pontzio Pilato