Ireki menu nagusia

Sebastião José de Carvalho e Melo

Pombal markesa» orritik birbideratua)

Sebastião José de Carvalho e Melo edo Pombalgo markesa (Lisboa, Portugal, 1699ko maiatzaren 13a - Pombal, Portugal, 1782ko maiatzaren 8a) aitoren semea eta politikaria izan zen.

Sebastião José de Carvalho e Melo
Louis-Michel van Loo 003.jpg
Portugalgo lehen ministroa

1750-08-02 - 1777-03-04
Minister of Foreign Affairs Itzuli

1750-08-02 - 1756-05-06
enbaxadore

Bizitza
Jaiotza Lisboa1699ko maiatzaren  13a
Herrialdea  Portugal
Heriotza Pombal Municipality Itzuli1782ko maiatzaren  8a (82 urte)
Familia
Aita Manuel de Carvalho e Ataíde
Ezkontidea(k) Eleonora Ernestina von Daun, Marquise of Pombal Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Coimbrako Unibertsitatea
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, diplomazialaria, sismologoa eta hirigilea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Assinatura Marquês de Pombal.png
Pombalgo markesa.

BiografiaAldatu

Portugalgo politikari nagusia izan zen 1750etik 1777ra bitartean; erreforma ugari eragin zituen administrazioko alor gehienetan. Enbaxadore izan zen Londresen (1739) eta Vienan (1745). Gero, 1750ean, Josef I.a erregeak estatuko idazkari izendatu zuen eta, ministro nagusia baino areago, Portugalgo benetako agintaria izan zen Pombalgo markesa. Gizon ikasia, aurrerakoia eta zorrotza zen. Ilustrazioaren teoria politikoan oinarrituz, agintari absolutista gisa gobernatu zuen. Erregearen ahalmena indartu zuen, eta administrazioa errotik aldatu: herentziazko karguak eta alferrikako funtzionarioak kendu zituen (1761), itsas armadaren eta Portugalgo gudarosteen egitura zaharkitua berritu, eta polizia indartu zuen. Halaber, herri-lan handiak egin zituen: 1775eko lurrikararen ondoren, Lisboa goitik behera berritu zuen, eta nekazaritza indartu egin zuen; era berean, neurri zorrotzak hartu zituen Portugalgo industria eta merkataritza bultzatzeko, eta atzerritarrek Portugalen zituzten eraginak eta eskubideak murriztu zituen: lehengaiak eta metal bitxiak esportatzeko debekua ezarri zuen, inportazioak zergen bidez mugatu eta koloniekiko harremanak errazteko merkataritza-elkarteak (Pernambuco, Pará eta Maranhãokoak, besteak beste) sortu zituen.

Erromatar Eliza Katolikoaren ahalmena eta eragina murriztu zituen: 1751ean Inkisizioaren fede-auziak debekatu zituen; zentsura laikoen esku utzi zuen eta gogor jokatu zuen jesuiten aurka; aurrena, indar ekonomikoa eta eragin politikoa murriztu zien eta, azkenean, 1759an, Portugaldik eta kolonietatik egotzi. Irakaskuntza laikoa ezarri zuen Portugalen. Horrela, bada, Portugalgo funtsezko egitura guztiak errotik aldarazi zituen, baina horrekin etsai asko sortu zitzaizkion; hala, Josef I.a erregea hil zenean, aitoren semeek eta handikiek, Elizak eta Portugalen interes ekonomiko handiak zituzten atzerritarrek, beren interesak zapuztuak ikusita, kargua uztera behartu zuten.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sebastião José de Carvalho e Melo