Febe edo Saturno IX Saturno planetaren sateliteetariko bat da.

Febe (satelitea)
Aurkikuntza
AurkitzaileaWilliam Henry Pickering
Data1899ko martxoaren 17an
KategoriaSaturnoren sateliteak eta irregular moon (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteSaturno
Ardatzerdi handia12.947.780 km
Eszentrikotasuna0,1635
Orbita-periodoa550, 31 egun
Makurdura orbitala175,986°
Ezaugarri fisikoak
Masa7,2 ×1018
Dentsitatea1,633 ± 0,049 ×103
Grabitatea azalean0,040 m/s2
Albedoa0,081 ± 0,002
Tenperatura~110

Ezaugarri fisikoak

aldatu

Febe Saturnoren satelite irregularretan handiena da. Saturnoren inguruan orbitatzen du 18 hilabete (Lurreko hilabete) baino gehiagoko periodoarekin, eta orbitaren erradioa 11 milioi eta 15 milioi kilometro artean aldatzen da.

Feberen orbita oso inklinatua dago, 175° baino gehiago, eguzki-sistemaren ekliptikarekiko. Orbita erretrogradoa du, hau da, Saturnoren inguruan duen biraketa-noranzkoa planetak bere buruarekiko (errotazio-biraketarekiko) duenaren kontrakoa da. Hori dela eta, uste izatekoa da Febe ez zela sortu Saturnorekin batera, baizik eta geroago planetaren erakarpen grabitatorioaren bidez harrapatutako objektu bat dela.

Saturnoren barne-sateliteek gainazal oso distiratsua dute, baina Feberen albedoa 0,08 baino ez da; hau da, jasotzen duen argiaren % 8 besterik ez du islatzen.

Ziur asko, Feberen gainazala izotzez, hidratoz, silikatoz eta konposatu kimiko organikoz osatuta dago. Izotzez eta arrokaz osatuta dago, Pluton bezala. Gainazala oso hotza da (batez besteko tenperatura -163 °C da, hau da, 110 °C zero absolutuaren gainetik), eta kraterrez josita dago. 50 km-ko diametroko krater handi bat dauka. Litekeena da inpaktu erraldoiaren ondorioz materiala kanporatu izana; horrek azalduko luke Saturnoren inguruan orbitatzen duten satelite txikien jatorria.

Saturnoren eraztun handi baten barnean dago.

Sorrera

aldatu

Dirudienez, Febe duela 4.500 milioi urte sortu zen eguzki-sistemaren bazterrik urrunenean, nebulosa batean. Hasieran, Kuiperren gerrikoan kokatu zen. Geroago, eguzki-sisteman gehiago barneratu zenean, Saturnoren grabitateak harrapatuko zuen.

Esplorazioa

aldatu

Voyager 2 zundak, 1981ean, satelitearen gainazala arakatu zuen 2,2 milioi kilometroko distantziatik, eta ikusi zuen nahiko gorria dela, eta forma esferikoa eta zimurtsua duela.

2004ko ekainaren 11n Cassini-Huygens zundak 2.068 km-ko distantziatik arakatu zuen, hau da, Voyager 2 baino mila aldiz gertuago, eta oso informazio garrantzitsua lortu zuen irudiei eta neurketei esker. Feberen masa eta izaera zehaztu ahal izan zen, eta ikusi zen Saturnoren gainerako sateliteen aldean oso desberdina dela eta Plutonekin kidetasun handia duela.

Aurkikuntza

aldatu

William Henry Pickering-ek aurkitu zuen 1899ko martxoaren 17an, Peruko Arequipako behatoki astronomikoan egindako argazkietan oinarriturik. Saturnori aurkitutako 9. satelitea izan zen, eta aurkikuntzak oihartzun handia lortu zuen, astrofotografiaren bidez aurkitutako eguzki-sistemako lehenengo objektua izan baitzen.

Izendapena

aldatu

William Henry Pickering-ek proposatu zuen Febe izena. Haren aurretik aurkitutako Saturnoren beste 5 sateliteek mitologia grekoko Kronos jainkoaren anai-arreben izenak dituzte (erromatarrek Saturno deitu zioten Kronosi), eta Febe ere Kronosen ahizpa bat da.

Kanpo estekak

aldatu