Okil
Okilak Piciformes ordeneko Picidae familia osatzen duten hegaztiak dira. Okil izenak balio du izendapen generiko bezala, baina pizido izen zientifikoa, berez, zehazki okil gisa identifikatzen ez diren beste txori batzuei ere aplikatzen zaie, adibidez lepitxuliari.
Okil | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Piciformes |
Familia | Picidae Illiger, 1811
|
Ezaugarriak
aldatuOkilak intsektujaleak dira, eta zuhaitz-enborretan, azalean nahiz zuraren barnean, bizi diren ornogabeez elikatzen dira[1]. Horretarako moko luze eta sendoa dute, eta berari esker zura zulatu eta puskatzeko gai dira. Bestalde, hegazti hauen mihia protraktila eta oso luzea da, eta muturrean zetaz hornituta ageri da bere ehizakiei hobeki eusteko, listu itsaskorra ere lan honetan lagungarri gertatzen delarik.
Hanka laburrak hatzamar luze eta indartsuz armatuta dauzkate. Izan ere denbora gehiena zuhaitz-enborretan gora eta behera ematen bait dute ehizaki bila. Joera lauzikatzaile honen ondorioz halaber, okilen isatseko lumetako ardatzak alanbrea bezain gogorrak izaten dira. Hegaztia berauetan sostengatzen da enbor bertikalari atzaparrez eutsita tente mantentzeko[1].
Okilak Euskal Herrian
aldatuOkil izena nahikoa hedatua dago tokiko euskara jaso ahal izan den eremuetan, baina aldaerak ere erabiltzen dira txori hauek izendatzeko[2]: Okilo, Tokil, Kokil, Ükhül...
Munduan diren okil espezie ugarietatik, sei bizi dira Euskal Herrian (zazpi, lepitxulia zenbatuz gero).[3]
Arruntak dira:
- Okil handia (Dendrocopos major)
- Okil berdea (Picus viridis)
- Okil txikia (Dendrocopos minor)
Urriak edo eremu txikikoak dira:
- Okil ertaina (Dendrocopos medius)
- Okil gibelnabarra (Dendrocopos leucotos)
Hedatzen ari da bere eremua:
- Okil beltza (Dryocopus martius)
Ez da okil izenez ezagutzen, baina pizidoen familiakoa da txori arrunt hau ere;
- Lepitxulia (Jynx torquilla)
Munduko beste okil batzuk
aldatu- Okil grisa (Picus canus)
- Okil hegalzuria (Dendrocopus leucopterus)
- Okil hiruhatza (Picoides tridactylus)
- Okil sabelgorria (Melanerpes carolinus)
- Okil siriarra (Dendrocopus syriacus)
- Okil arabiarra (Dendrocopus dorae)
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Okil beltza, zuhaitz-txikitzaile zoroa - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).
- ↑ «Okil berdea» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).
- ↑ «Asier Sarasua on Twitter» Twitter (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).