Mokoa hegaztiek duten eraketa korneo bat da. Goiko masailezurrak eta beheko masailezurrak edo barailak eratzen dute.

Moko motak, elikaduraren arabera moldatuak.

Mokoa, hegaztiek, jateko duten modu bakarra da. Hegaztiek ez dute hortzik, eta, beraz, euren elikagaiak oso-osorik irensten dituzte. Hegaztiaren mokoaren forma, bere elikaduraren araberakoa da. Adibidez, papagaiek euren moko zorrotzak, fruituak eta intxaurrak kraskatzeko erabiltzen dituzte, kolibriek, hodi formako mokoa dute, loreen nektarra atera ahal izateko. Beste hegazti batzuetan, arrek, emeak erakartzeko erabiltzen dituzte. Hau da tukan edo kalaoen kasua. Pelikanoarena luzea zorrotza eta zuzena da, erresistentzia gutxirekin sartzeko uretan, eta, behealdean, larruzko tolesdura batekin, bertan arrainak harrapatzeko. Arranoak eta beste hegazti harrapari batzuk moko zorrotza dute, kako erakoa, elikatzeko harrapatzen dituzten animalien haragia errazago moztu ahal izateko.

Hegaztiak, baina, ez dira mokoa duten animalia bakarrak. Mokoa, ugaztun monotrematan ere dago, ekidna eta ornitorrinkoetan alegia, azken honetan batez ere. Antzinako terapsido batzuek ere izan zuten, listrosaurioa kasu.

Kanpo estekak

aldatu