Pilar Arechavaleta

María Ianua Coeli moja misiolarien eta Santa María de Artagan eskolaren sortzailea

Pilar Arechavaleta Iturrioz (Bilbo, 1880ko azaroaren 7aMadril, 1973ko uztailaren 29a) moja sartu zen Aingeru Zaindarien kongregazioan eta ondoren, Maria Ianua Coeli moja misioilarien kongregazioa sortu zuen 1940an.

Pilar Arechavaleta
Bizitza
JaiotzaBilbo1880ko azaroaren 7a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1973ko abenduaren 29a (93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmoja katolikoa

Biografia aldatu

Bilboko Barrenkale-barrena kalean jaioa, Torre eta Pilota kaleen izkinan. Emilio Arechavaleta Balpalda eta Concepción Iturrioz Casero bikotearen alaba nagusia izan zen. Bere etxearen parean Rafaela Ybarrak neskato eta gazte pobreei bideratutako zentroa atondu zuen Aingeru Zaindarien (Ángeles Custodios) lehenengo ikastetxea hain zuzen, Santa Maria kalean, Pilotaren izkinan. Rafaela hil eta denbora gutxira sartu zen Arechavaleta Aingeru Zaindarien Institutuan lan egitera, hamazazpi edo hemeretzi urte zituen. Bertako idazkari nagusia eta kontseilaria izan zen urte askotan eta beste hainbat etxe sortu zituen: hiru Madrilen, bi Malagan eta Bartzelonan. Santander eta Donostian ama nagusi aritu izan zen.[1][2][3]

Bilbora itzultzean, lehenengo Zazpi Kaleetako Ikastetxean aritu zen eta ondoren Zabalbiden, biak jatorri apaleko nesken hezkuntza eta formakuntzara bideratuak, heziketa katolikoa barne. Congregación de Marías de los Sagrarios sortu zuen, Bizkaia osora hedatu zuena.[1]

1936ko Gerra Zibilaren ondorioz Madrilera ihes egin zuen, eta han jazarria izan arren, Ingalaterrako enbaxadaren bidez bizia salbatu eta Bilbora itzuli zen. Gerra Zibila amaitzean Madrilera bueltatu eta bertan sortu zuen Maria Ianua Coeliren (Zeruko Atea) Kongregazioa, 1940an. Kongregazioa espetxeetatik eta ospitaleetatik ateratzen ziren neskato eta emakumeak artatzeari ekin zion. Erakundeak neskei ematen zien formakuntzak Enplegu Ministerioaren babesa zuen, idazkaritza eta jantzigintza erakusten zuten batez ere. Neskato eta gazteak ez ziren bolondres joaten, autoritateek eramaten zituzten, hala nola, Patronato de Protección a la Mujer eta Tribunal Tutelar de Menores delakoek.[3]

Gobernazio Ministerioak bere Ongintzako Errege Aginduarekin lagundu zion 1942ko maiatzean, eta handik gutxira auzibidean jasotako salbuespenak eman zizkioten.[3] 1947an "Pía Unión" izendatu zuten, eta 1966ko abuztuaren 15ean Casimiro Morcillo jauna Madrilgo Artzapezpikuaren Kongregazio izendatu zuten.[4]

Madrilen aldatu

1940ko uztailaren 20an kongregazioaren lehen etxea ireki zuen Tudescos kaleko pisuan, hilabete geroago, Huertas kaleko 16. zenbakian. 1942an, hipoteka bidezko etxe bat erosi zuen Velázquez kaleko 97an eta 1959an, Velázquezen etxean bost solairuko egoitza bat sortu zuen, egun Residencia Virgen del Pilar.[5][6] Villalban, barnetegiaz gain, Nobiziatua eta Komunitatearentzako prestakuntza-etxea ezarri ziren. 1953an lurrak bere esku hartu eta 1964an bost solairuko pabiloi handi bat egin zen Villalban, Coruñako errepidearen eta Gaztelaren artean (Aravacatik gertu), 200 gazterentzako egoitza, egun Colegio Virgen de la Almudena du izena.[1][7] Villalban pabiloiak handitu eta Aspirantado Ikastetxea eraiki zen neskato txiroentzat.[3] Pilar Iglesias Aparicioren arabera, Villalbako egoitzara "zuzen ezinak" ziren neskatoak bideratzen zituzten eta ondorioz Patronato de Protección a la Mujer erakundearen barruan zeuden egoitzetatik gogorrenetarikoa eta errepresiboenetarikoa izan zen. 1985etik aurrera disziplina zorrotz hori apur bat lasaitu zen.[8]

Bilbon aldatu

Artagan Gotorlekuaren Mendia, Bilboko etxearen ondoan, 1956an erosi zuten eta hamaika urte geroago hasi zituzten etxe handi bat eraikitzeko lanak. 1971n Artagan Egoitza inauguratu zen, lanean edo ikasten ari ziren 200 neska gazterentzat. Egoitza Arabella, Zurbaranbarri, Santutxu, Otxarkoaga eta Txurdínaga auzoetan bizi ziren familia pobreen seme-alabei bideratua egon zen, egun, Santa Maria Artagan eskola.[9][3]

Sariak eta Aitortzak aldatu

  • 1972ko abuztuan, Bizkaiko Gobernu Zibilak Ongintzako Gurutze Handia eman zion, bere gizarte eta kristau lan bikainagatik.[1]

Bibliografia aldatu

Pilar Iglesias Aparicio (2021). Violación de los Derechos Humanos de las mujeres en las lavanderías de la Magdalena de Irlanda y los centros del Patronato de Protección a la Mujer de España. TSN, 11, (231-244)

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d «Pilar de Arechavaleta Iturrioz | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  2. (Gaztelaniaz) Fundadora Madre Pilar - Misioneras María Ianua Coeli. 2022-07-09 (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  3. a b c d e «ARECHAVALETA ITURRIOZ, María del Pilar - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  4. (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/cope. (2015-07-02). «Finaliza el 75 aniversario de la fundación de las misioneras Maria Ianua Coeli» COPE (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  5. (Gaztelaniaz) Virgen del Pilar - Misioneras María Ianua Coeli. 2022-07-09 (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  6. (Ingelesez) «Nosotros» RESIDENCIA VIRGEN DEL PILAR (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  7. (Gaztelaniaz) Virgen de la Almudena - Misioneras María Ianua Coeli. 2022-07-09 (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  8. Iglesias Aparicio, Pilar. (2021). «Violación de los derechos humanos de las mujeres en las Lavanderías de la Magdalena de Irlanda y los centros del Patronato de Protección a la Mujer de España» TSN. Transatlantic Studies Network: Revista de Estudios Internacionales 6 (11): 231–244. ISSN 2444-9792. (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).
  9. (Gaztelaniaz) Bilbao - Misioneras María Ianua Coeli. 2022-07-11 (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).

Kanpo estekak aldatu