Pilar Acedo

Montehermosoko VI. markesa, Vadoko IV. Kondesa eta III. Etxauzko kondesa

Maria del Pilar Acedo Sarria (Tolosa, 1784ko martxoaren 10aCarresse, Biarno, 1869ko otsailaren 27a) Oihanederko markesa izan zen, kulturzale eta poeta.[1]

Pilar Acedo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Pilar Josefa Luisa Antonia Ramona Vizenta Patricia Gabriela Azedo Sarria
JaiotzaTolosa1784ko martxoaren 10a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaCarresse-Cassaber1869ko otsailaren 27a (84 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Ortuño Agirre  (1800 -  1811)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, aristokrata, idazlea eta royal mistress (en) Itzuli

Biografía

aldatu

Familia

aldatu

Montehermosoko VI. markesa, Vadoko IV. kondesa eta Etxauzko kondesa 1784. urteko martxoaren 17aren egunsentian jaio zen, Tolosan, eta egun berean bataiatu zuten Santa Mariako elizan. Haren gurasoak Jose Maria Manuel de Acedo Atodo, Etxauzko II. kondea, eta Luisa de Sarria Villafañe izan ziren. Senar-emazteok bi alaba izan zituzten: Maria Pilar, zaharrena, eta Maria Manuela.

Maria del Pilar, ahizpa zaharrena izanik, aitaren oinordekoa izan zen. Aita Etxauzko II. kondea zen, Acedo jauregiko jauna eta maiorazkoa, armategiko kabua, Nafarroako Gorteetan eserlekua eta botoa zuena, eta Mendilibarriko lekuko zergak zituen, Nafarroako Berrotzako haranean, Riocavadoko maiorazkoa, Santa Cruz el Valle Urbion, Riocavado de la Sierra, Soto eta Garganchón herrietako jauntasuna Burgosko probintzian, Beloradoko jurisdikzioan, Santo Domingo de la Calzadako San Frantziskoren komentuko patronatua, Leintz-Gatzagako Sorango jauregiko jauna zen eta bertako maiorazkoa zuen, eta Doipako maiorazkoa zuen Gasteizen.

Horrez gainera, titulu hauek ere heredatu zituen Maria del Pilarrek: Vadoko kondesa titulua, bere izeba Maria Fausta, Vadoko III. kondesa, amaren ahizparengandik; Sarriako maiorazkoaren andrea izan zen, eta bereak zituen Erentxungo jaurerria, Vadoa eta Ascarzako dorretxea Araban, Gasteizko San Bizente elizako Karmengo edo erlikien kaperaren patronatua zeukan, eta Villafañeko maiorazkoa Zamoran; horren bidez, Alfontso X.aren seme Joanes Alfontso Gaztelakoa infantearen leinuko Ahaide Nagusia zen.

Ezkontza

aldatu

1800. urtean esposatu zuen, 16 urte baino ez zuela, Ortuño Agirre Del Corral, Montehermosoko VI. markesa, 33 zituena, Gasteizko San Bizente elizan.[2] Ezinezkoa zen hura baino ezkontza hobeagorik eta orekatuagorik antolatu, etorki, ondasun eta maiorazkoei zegokienez: senargaia, Ortuño Agirre, 1797. urtean, zelaiko maisu hautatu zuten, komisario eta Arabako Ahaldun Nagusi, 1800. urtea arte bete zuen kargua. Aita hil zitzaionean, haren ondasun guztiak heredatu zituen, eta baita liburutegia eta artelanen bilduma ere. Ezkondu eta handik gutxira, 1800eko urte berean, Pedro Alaba, Andres Alaba eta Carlos Alabaren maiorazkoen ondorengoa izan zen, eta baita Trivianako konderriarena ere, zeinaren X. titularra izan baitzen. 1801. urtean jaio zen senar-emazteen alaba bakarra: Maria Nieves Amalia.

Bonaparte

aldatu

1808.urteko irailaren 22an heldu zen Gasteiza Josef Bonaparte, eta bertara eraman zuen gortea, ez baitzen seguru sentitzen Madrilen.[3] Horretarako, Gasteizko etxerik ederrena hautatu zuen, Montehermoso jauregia, egonaldiak iraun zuen bitartean jabeek utzi ziotena, azaroaren 9a arte. Jose Bonapartek jauregia erosi zuen 300.000 libera ordainduta.[4] Markesek, orduan, beren jabetzako beste etxe batera joan ziren bizitzea, Santa Maria kale bereko beste aldean. Jose Bonapartek, bere ostatu-emaileen mesedea itzuli nahian, jauregia erosteaz eta balio zuena baino hiru aldiz gehiago ordaintzeaz gainera (Napoleonek esan omen zuen ezta markesa andrea barruan sartuta ere ez zuela jauregiak hainbeste balio), Ortuño Ganbarako aitoren seme egin zuen, eta Espainiako handiki izendatu zuen. Azaroaren 8an, alde egin zuen egunaren bezperan, Espainiako Ordenako zaldun egin zuen Jose Bonapartek markes jauna, Gasteizen aste batzuk lehenago sortu zuen tituluaz baliatuz. Bonaparte Madrila itzuli zenean, harekin joan ziren Montehermosoko markesak, eta ordutik aurrera haren jarraitzaile leialak izan ziren.[5]

Maria del Pilar emakume guztiz berezia izan zen, eta kultura maila bikaina zuen: egokitasun osoaz mintzatzen zen frantsesez eta italieraz, bertsoak ere egiten zituen bi hizkuntza horietan, gitarra jotzen zuen eta miniaturak margotzen zituen.Bere jauregian egon ziren bidaiariak, Wilhelm von Humboldt alemaniar geografoak, esan zuenez bere liburutegia bikaina zela.

Jose Bonaparte txundituta geratu zen markesa gaztearen edertasun, erakargarritasun eta nortasunarekin, eta, hala, bere bigarren maitalea bihurtu zuen, markes jaunaren onespen eta atseginarekin.[6]</ref> Montehermosoko markesen aretoetan bildu ziren ideia aurreratuak zituzten gizon ospetsuak, bai Ortuñoren gidaritzapean, bai Maria del Pilarrenean.

Jontese Bonaparte 1811ko maiatzaren 4an heldu zen bigarrenez Gasteiza, Pariserako bidaian geldialdi bat eginez, Napoleonen semearen bataiora baitzihoan. Markesa Gasteizen geratu zen, eta Jose Bonaparte hilaren 6an abiatu zen Frantziara, Montehermosoko markesa lagun zuela, nahiz eta ondoezik zegoen. Markesaren osasunak okerrera egin zuen, eta Parisen hil zen ekainaren 8an. Bidaia honetatik itzultzean, berriz ere Gasteizen geratu zen Jose Bonaparte, ekainaren 20tik uztailaren 25a arte, berriz ere Madril aldera abiatu baino lehen.

Ihesaldia Madrildik

aldatu

1813. urteko martxoan jadanik Madrildik alde egin behar izan zuen markesak, guztiz presatuta, Jose Bonaparteren zerbitzuan jardun ziren gizon-emakume guztiek bezalaxe. Madrilen Masserano jauregian kokatuko den eta Joseph Léopold Sigisbert Hugo jeneralaren familiarekin harreman estua mantendu zuen, tartean gutxi geroago idazle handia bihurtuko zen Victor Hugorekin. Une honetan Goyak betikotu Amalia markesgoa alaba.

Bonapartek berak ere ihes egin behar izan zuen ekainaren 2an, Wellington inguratzen ari baitzen, eta hilaren 19an iritsi zen Gasteiza. Hantxe elkartu zen Montehermosoko markesarekin eta haren jarraigo osoarekin, eta, beste erremediorik gabe, alde egin behar izan zuen ekainaren 21ean, Gasteizko gudu famatuaren egunean. Orduz geroztik, Maria del Pilar de Acedo erabat aldendu zen bere familiarengandik, baita alabarengandik ere, zeina amaldeko amonaren ardurapean geratu baitzen eta Frantzian hartu zuen egoitza.

Alabak, Maria Amalia Agirre Acedok, ez zuen ezer jakin nahi izan amarengandik heredatu zituen tituluez, eta Montehermosokoa, hain zuzen, bere biloba Ramiro Ezpeleta Samaniegori eman zion 1872. urtean. Montehermoso markesak bere maitalearen urratsak jarraitu zituen. Bonaparte Ordezkari Nagusi izendatu zutenean eta Barègesko zentro termal txikira bizitzera joan zenean, Pirinio Behereetan, haraxe joan zen bera ere. Han, Maria del Pilarrek gorte txiki bat osatu zuen Jose Bonaparteren zerbitzura Madrilen egon ziren frantses ofizialetako askorekin. Markesa andrearen egoera ekonomikoa ez zen oso oparoa, Bonapartek emandako jabetza batzuk baino ez baitzituen, Orthezen. Horrez gainera, Fernando VII.a Espainiara itzuli zelarik, Gasteizko Montehermosoko jauregiaren salmenta baliogabetu zuten, eta 100.000 liberako kalte ordaina ordaindu behar izan zuen markesak.

Azken urteak

aldatu

Barègesen Aimédée Carabènerekin bizi izan zen, erretiroa hartutako frantses ofiziala bera. 1816. urteko abuztuaren 16an handik alde egin zuen bere maitalearekin, eta ezkondu egin ziren. Parisen bizi izan ziren, hiriburuaren inguruko landetxe batean, eta baita Biarnon ere, Orthezetik gertu, Gontaut-Biron familiak saldu zien etxe batean, denboraldi luzeak egiten baitzituzten han.[7] Maria del Pilar 1869ko otsailaren 27an hil zen.

Ohoreak

aldatu
  • 2022an Gasteizko Udalak bere izena jarri zion Kontserbatorioko lorategiak: “María Pilar Acedo Sarria Montehermosoko Markesaren lorategiak”.[8]

Erreferentziak

aldatu
  1. Manzanos Arreal, P.; Vives Casas, F.. (2001). Las mujeres en Vitoria-Gasteiz a lo largo de los siglos. Recorridos y biografías. Gasteizko Udala, 98-100 or..
  2. Vidal Abarca, J.. (1975). «Linajes alaveses. Los Aguirre: Marqueses de Montehermoso» Boletín Sancho el Sabio (XIX): 181-244..
  3. Mercader Riba, J.. (1971-1983). José Bonaparte, Rey de España. Madril: Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC).
  4. Vives Casas, F.. (1996). El palacio de Montehermoso. Gasteiz.
  5. Abella, R.. (1997). José Bonaparte. Bartzelona: Planeta.
  6. Auñamendi Eusko Entziklopedia. María del Pilar Acedo Sarriá. .
  7. Ichas, A.. (2001). Madame de Montehermoso, Marquise des plaisirs et dame de Carresse. Paris: Atlantica.
  8. Gasteizek aurrera jarraitzen du kale-izendegi berdinzaleagoa bat osatzeko konpromisoan, emakumeei 9 espazio gehiago eskainiz « Prentsa oharrak. (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).

Kanpo estekak

aldatu
  • Joseba Aurkenerena: Mª Pilar Azedo, Oihanederreko andere ilustratua.[1]